Izendapen libreko lanpostuetarako hautaketa prozesuetatik eratorritako eskaintzak eta lan-poltsarik ez egotearen ondoriozko lan-eskaintzak.
EiTB – DIGITAL HR MANAGER (Giza Baliabideen Arloko burua)
Giza baliabideen prozesuak kudeatzeko politika berri bat diseinatzeaz arduratuko da, EITB 2030 estrategian aurreikusitako jarduketa ildoekin bat etorriz, eta erakundea berrantolatzeko, eraldatzeko eta aldatzeko prozesua gidatu, bultzatu eta bizkortuko du, negozioaren erronka digital berrietara eta lan egiteko modu berrietara egokitzearren.
- Giza baliabideen arloari lotutako proiektuak planifikatzea eta gauzatzea, eta horien segimendua egitea, bere kargura dauden taldeak koordinatu eta kudeatuta.
- Egiturazko plantilla eta horren ondoriozko lanpostuen inbentarioa definitzea eta haren segimendua egitea.
- Sailarekin zerikusia duten soluzio tekniko eta funtzionalak sustatuz aholkatzea eta jardutea, talde lana sustatuta.
- Nominen kudeaketa eta EITB Taldearen ordainsari politikak kudeatzea eta kontrolatzea.
- Sailarekin zerikusia duten soluzio tekniko eta funtzionalak sustatuz aholkatzea eta jardutea, talde lana sustatuta.
- Ibilbide orria definitzea, enpresaren eraldaketa digitaleko prozesuan lagunduko duten giza baliabideen politiketan eta prozeduretan aplikatzekoak diren ekimen digitalekin.
- Barne komunikaziorako eta plataforma digital eta kolaboratiboekin lan egiteko modu berriak sustatzea eta laguntzea; lidergo eta antolaketa estilo berriak, funtzio anitzeko taldeekin eta metodologia arinekin; trebetasun eta gaitasun digitaletan prestatzea; employer branding estrategia digitalak hartzea...
- Esleitutako aurrekontua maneiatzea eta kontrolatzea, eta nomina sortzeko prozesuaz arduratzea, finantza sailarekin koordinatuta.
- Bere helburuen betetze maila neurtzeko tresna eraginkorrak diseinatzea eta sortzea, eta horiek aztertzeko datu txostenak egitea edo lortzea.
- Pertsonen administraziorako prozesuak eguneratzea eta birdefinitzea, prozesu horiek sistematizatzearren eta automatizatzearren.
- Kontratazio plana kudeatzea eta gauzatzea, ezarritako jarraibideak betez.
- Lan kodeari, egutegiei, barne erregelamenduei, hitzarmen kolektiboei, lan kontratuei, soldaten izapideei, gizarte segurantzari, ordaindutako baimen eta lizentziei eta langileen administrazio eta kudeaketari datxezkion gainerako gaiei buruzko lege betebeharrak betetzea.
Baldintzak
- Unibertsitateko gradua.
- Antzeko eginkizunetan esperientzia profesionala izatea; ahal dela, hiru urtetik gorakoa. Bereziki aintzat hartuko da giza baliabideetarako IT aholkularitza sektoreko enpresetan eta/edo antolaketa aldaketako prozesuetan eskuratutako esperientzia.
- Hizkuntzak: C1 euskara maila.
Baloratzeko
- Giza baliabideen arloko formakuntza osagarria.
- Peoplenet-en ezagutzak.
- Esperientzia izatea datuen eta analitikan business inteligence delakoan; arlo horretan formakuntza eta graduondoko ikasketak izatea.
- Esperientzia izatea enpresa kudeaketarako aplikazioak garatzen eta sistemak ezartzen (ERP edo antzekoak).
- Esperientzia izatea prozesuen analisian, etengabeko hobekuntzako proiektuetan, tresnen eraginkortasun eta automatizazioan, eta key performance indicator direlakoen definizioan eta segimenduan.
ETB – EMISIO ARDURADUNA
Profesional honek aldez aurretik ezarritako programazioa prestatu eta antolatzen du, moldaketa posibleak kontrolatu eta egiten ditu, emisioaren jarraitutasuna eta ordutegiak bermatuta eta beharrezko txostenak eginda.
- Behar besteko aurrerapenaz moldatzea aurreikusitako emisioa.
- Prentsari programazioaren inguruko informazioa ematea beste komunikabide batzuetara zabal dezaten.
- Programazioa astebeteko aurrerapenarekin berrikustea, programa, artxibo eta produkzioko arduradunei emisioaren berri emanez.
- Departamentu guztiekin harremanetan egotea emisioan parte hartzeko. Horretarako, bere ardura diren datuen berri emango die eta haiengandik jasoko ditu programaren zirriborroa egiteko beharrezko materiala eta informazioa. Lan horretan, emititzeko falta den edozer material eskatuko dute eta haren jarraipena egingo dute, programen arduradunen eta/edo produktoreen erantzukizunaren kalterik gabe.
- Programaren fitxa jasotzea eta sistematikoki erregistratzea.
- Emankizunen jarraipena: emankizun bat badago, aurretiazko plan bat egingo da eta horrek programazioan eragin ditzakeen aldaketak egingo dira.
- Egun batzuetako aurrerapenarekin prestatzea programazioaren ordutegi zehatza.
- Harremanetan egotea ETBko emisioaren sustapenaren arduradunarekin.
- Eguneko emisioen zirriborroa egitea eta parte-hartzaileei entregatzea.
- Akats edo hutsune posibleak aurreikustea eta programa alternatiboak prestatzea.
- Emisio-zinten jarraipena egitea emisioa eman arte eta ondoren artxibora itzultzea.
- Emisioaren, jarraitutasunaren eta ordutegiaren gaineko ardura, baita eman beharreko kapituluak egokiak direla bermatzekoa ere.
- Zuzeneko programen eta emankizunen jarraipena.
- Programak eman ahala doitzea eta aldaketak sartzea ezustekoak daudenean.
- Emisio-protokoloa idaztea, emisioaren intzidentzien berri emanez.
- Protokoloa aztertzea eta egunero artxibatzea.
- Emititutako zintak erregistratzea.
- Estatistikak egitea (egunekoak, astekoak, hilekoak eta urtekoak).
- Minutuen eguneroko banaketa eta protokoloa egitea.
- Txandaka eta departamentuko arduradunaren aginduz, emisioaren arduradun batek emisioaren koordinatzailearen lanak egingo ditu, hots, departamentuko arduradunen eta emisioaren arduradunen arteko lotura-lanak egingo ditu. Koordinatzailearen egitekoa da eguneko programazioa egin, prestatu eta aurreikustea departamentuko arduradunak emandako irizpideen arabera eta hark eskuordetzen dizkion funtzioak bere eginez.
Titulazioa
- Administrazio eta Finantzetako goi-mailako teknikaria
- Ikus-entzunezko produkzioko eta ikuskizunetako goi-mailako teknikaria
- Zuzendaritzari laguntza emateko goi-mailako teknikaria
- Baliokidea
Baldintzak
- Euskera: B2
- Gidabaimena: B
ETB – Primeran-eko Edukien Arduraduna
Primeraneko programen garapena eta ekoizpena gainbegiratzeaz arduratuko zara, hasierako ideiatik hasi eta argitaratu arte. Produktore ezberdinekin zein EITB barneko lantaldeekin lankidetza estuan lan egingo duzu, eduki bakoitza estrategia globalarekin bat datorrela eta marka definitzen duten kalitate-estandarrak betetzen dituela bermatzeko.
- Kanalaren estrategiekin bat datozen ideia eta kontzeptu berriak sartzea.
- Produkzio-prozesua gainbegiratzea eta arazo edo zailtasunei aurre egitea.
- Filmatzeko aginduak, gidoiak eta muntaketak berrikustea, feedbacka emanez.
- Azken edukiak merkaturatzen eta sustatzen laguntzea.
- Bilerak zuzentzea barneko taldeekin zein kanpoko produktorekin.
- Lan-arrazoiengatik bidaiatzeko prest egotea.
Baldintzak
- Gidabaimena: B
- Formakuntza: unibertsitate-gradua.
- Hizkuntzak: Euskara eta gaztelania maila altua; ingelesa baloratuko da.
- Konpetentziak:
- Lidergoa, sormena eta gaitasun analitikoa.
- Komunikazio-trebetasunak eta talde-lanerako erraztasuna.
- Ikus-entzunezko sektorearen eta produkzio-prozuen egungo joerak ezagutzea.
- Denbora, zeregin aniztasuna eta arazoak kudeatzeko gaitasuna.
- Sektoreko arauak eta kontaktu-sareak ezagutzea.
- Argitalpen-errendimendua maximizatzeko balorazioak aztertzea eta hobekuntzak proposatzea.
EiTB – SISTEMA KORPORATIBOEN ZUZENDARITZA
EITBren sistema korporatiboetatik merkatuko teknologietaranzko trantsizio teknologikoaren buru izango zara, araudia betetzen dela, zibersegurtasuna eta jarraitutasun operatiboa bermatuz. Gure tresnak modernizatzeko plan estrategiko bat diseinatuko duzu, eta talde bat gidatuko duzu, erakundearentzat giltzarria den belaunaldi-aldaketako une batean.
- Sistema korporatiboen eguneroko kudeaketa.
- Erabiltzaileei arreta emateko zerbitzua eta gorabehera informatikoak gainbegiratzea.
- Segurtasun-eskema nazionala eta datuak babesteko araudia betetzen direla ziurtatzea.
- Zibersegurtasun-ingurune sendoa eta eguneratua bermatzea.
- Hainbat erabiltzaileren datuen babesa bermatzea EITBren informazio-sistemetan.
- Merkatu-teknologietaranzko trantsizio-plan bat diseinatzea eta ezartzea.
- Inbertsio estrategikoak planifikatzea tresna informatiko korporatiboetan.
Titulazioa
- Informatikako Ingeniaritzako Gradua.
- Baliokidea
Baldintzak
- Gidabaimena: B
- Metodologia arinei, proiektuen kudeaketari (PMP/PRINCE2) eta enpresa-tresnei (ERP edo CRM) buruzko ezagutzak.
- Gutxienez 5 urteko esperientzia antzeko rolean, ahal dela ikus-entzunezko inguruneetan edo ingurune publikoetan.
- Esperientzia eraldaketa digitaleko prozesuetan eta kontratu publikoen kudeaketan.
- Gaztelania, euskara eta ingelesa jakitea.
Baloratzeko
- Taldeen kudeaketa, eraldaketa digitala, zibersegurtasuna, datuen babesa eta antzeko prestakuntza osagarriak baloratuko dira.
EiTB – SISTEMETAKO TEKNIKARIA
Euskal Irrati Telebista (EiTB) zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, Euskal Autonomia Erkidegoko irrati, telebista eta interneteko zerbitzu publikoak kudeatzen dituen ikus-entzunezko taldeak, honako lanpostu hau bete behar du Bilboko egoitza nagusian
- Erakundearen prozesuen kudeaketan parte hartzea, informazio sistemetako esleitutako zerbitzuen bidez. Zerbitzu horien etengabeko hobekuntza sustatuko du, eta sortuz doazen joera teknologikoen berri izan beharko du.
- Esleitzen zaizkion tresna berriak, lan fluxuak eta komunikazio nahiz informazio sistema berriak baliozkotzea.
- Erakundeak ezarritako segurtasun politika eta prozedura egokiak gauzatzea, informazio sistemen kudeaketa eta operaziorako, indarrean den legeri eta araudiari jarraituz.
- Antolakundeak bere lanposturako ezarritako prozesu informatikoak eta logistikoak betetzea, indarrean den araudia zorrotz betez.
- Sistemak eta prozesuak behar bezala ustiatzearren, beharrezkoa den edo bere nagusiak behar duen dokumentazio guztia sortzea eta eguneratzea.
- Eraginpean dauden erakundeko profesionalei ekoizpen sistemei eta prozesuei buruzko ezagutzaren transferentzia egitea, esleitzen zaionean.
- Ekipamendu teknikoaren edo lan prozesuen erabiltzaileei aholkuak ematea, horiek erabiltzean.
- Beste lantoki batzuetara, unitate mugikorretara, korrespontsalietara eta abarretara joatea, zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutenean.
- Bere jarduerarekin zerikusia duten gaiei buruzko txosten teknikoak idaztea, goragoko agintariak hala eskatzen dionean.
- Hala eskatzen zaionean, mintegiak, ikastaroak eta/edo formakuntza paraleloa prestatu eta ematea, teknologia berriei buruz, edo ekipamenduarekin, sistemekin, lan fluxuekin edo informazio teknologiekin erlazionatutako edozein alderdiri buruz.
- Bere nagusiak eskatuta, enpresak hornitzaileen edo fabrikatzaileen aurrean dituen interesak ordezkatzea, esleitzen zaizkion ekipamenduei eta sistemei buruzko euskarriarekin, eragiketarekin edo informazioarekin erlazionatutako edozein gaitan.
- Erakundeak laneko arriskuen prebentzioaren arloan ezarritako jarraibideak aplikatzea, eta bere ardurapean dauden langileen zereginak betetzen direla gainbegiratzea.
- Sektorearekin erlazionatutako teknologia berrien segimendua egitea. Eta, eskura dituen baliabideekin, hutsarteak aprobetxatzea, bere formakuntza hobetzeko.
- Produkzioan intzidentziarik izanez gero, horiek konpontzeko edo arintzeko beharrezko jotzen dituen ekintzak egitea, zerbitzuen jarraitutasuna bermatuta (soluzio tekniko alternatiboak, arlo bakoitzari esleitutako langileen edo lantaldeen zereginak berrantolatzea, etab.).
- Ekoizpen edo zerbitzu tekniko bakoitzerako planifikatuta dauden bere ardurapeko profesionalen arduradun nagusia izatea.
- Bere eskumen mailan, esleitzen zaizkion sistema informatikoak konfiguratzea, administratzea eta sostengatzea, sistemaren funtzionalitatea, baliabideen osotasuna eta zerbitzuak bermatuta.
- Esleitzen zaizkion tresnak, lan fluxuak eta sistema integrazioak garatzeko beharrak aztertzea , eta inplementatu beharreko soluzioen diseinuan parte hartzea.
- Esleitzen zaizkion sistemak mantentzeko eta babeskopia nahiz berreskuratzea egiteko planak proposatu eta gauzatzea.
- Erabiltzaileen beharrak, eskakizunak eta iradokizunak aztertzea, inplementatzeko esleitzen zaizkion aplikazioak, lan fluxuak eta sistema integrazioak garatzeko behar diren softwareari dagokionez diseinua, tresna erabilgarritasuneko eragiketak eta software probak egitearren.
- Hardware gailuen, utilitateen eta software plataformen errendimendua ebaluatzea, eta funtzionamendu beharren arabera hobetzeko aukerak identifikatzea.
- Esleitzen zaizkion sistemen disfuntzioak diagnostikatzea, eta horien funtzionaltasuna berrezartzeko beharrezko neurri zuzentzaileak hartzea proposatzea.
- Esleitzen zaizkion sistemak mantentzeko jarduketak eta planak proposatzea, eta agintzen zaizkion zereginak gauzatzea, zerbitzuen jarraitutasuna bermatzeko ezartzen diren parteak edo prozedurak beteta.
- Prebentziozko mantentze lanen planak prestatzea, eta horri buruz agintzen zaizkion zereginak egitea, zerbitzuen jarraitutasuna bermatzeko.
- Esleitzen zaizkion plataforma eta sistemetarako softwarearen mantentze lan ebolutiboak eta eguneratzeak proposatu eta gauzatzea.
Titulazioa
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Informatikako Ingeniaritzako Gradua.
- Ingeniaritza Elektronikoko Gradua
- Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
- Baliokidea
Baldintzak
- Euskera: C1
- Ingelesa: B2
- Gidabaimena: B
- Gutxienez 5 urteko esperientzia egiaztatzea, ingurune eta tresna hauetan:
- Programazio lengoaiak:
- .ASP
- .ASP NET
- C#
- Jquery
- VBScript
- Visual Basic .NET
- Visual Basic 6.0
- Erramintak:
- Crystal reports
- HTML
- PL/SQL
- XML
- Datu baseak:
- Access
- MySQL
- ORACLE
- SQL SERVER
- Aplikazio-zerbitzariak:
- IIS
- Bertsioen kontrola:
- Visual Source Safe
- CVS
- Team Foundation
- Diseinua:
- CSS
- Dreamweaver
- Fireworks
EiTB – ZERBITZU OROKORREN ZUZENDARITZA
EITBk bere azpiegituren kudeaketaren eta modernizazioaren buru izatera gonbidatzen zaitu, eraldaketa-une estrategiko batean. Proiektu handiak kudeatzeko grina duen profesional bat bilatzen dugu, mantentze-lanetan eta zerbitzu orokorretan esperientzia duena.
- Gure egoitzetan tamaina handiko azpiegiturak berritzeko obra-proiektuen buru izango zara, epeak eta aurrekontuak betetzen direla ziurtatuz.
- Egoitzen mantentze-lanak eta funtsezko kontratuak kudeatuko dituzu: garbiketa, segurtasuna, mantentze-lanak eta gehiago, gure eraikinen eraginkortasuna eta bikaintasuna bermatuz.
- Talde teknikoak koordinatuko dituzu eta beste sail batzuekin elkarlanean arituko zara ahalik eta eraginkortasun operatibo handiena lortzeko.
Titulazioa
- ADE, Zuzenbide edo antzeko Gradua, baldin eta esperientzia luzea egiaztatzen bada (eskatutako gutxienekoa baino handiagoa) obra konplexuen, ahal dela publikoen, kudeaketan.
- Arkitekturako Gradua
- Ingeniaritzako Gradua
- Baliokidea
Baldintzak
- Gidabaimena: B
- 5 urtetik gorako esperientzia mantentze-lanen, kontratazioaren, obra konplexuen eta lizitazioen kudeaketan.
- Gaztelania, euskara eta ingelesa jakitea.
Baloratzeko
- Kudeaketako ikasketa osagarriak baloratuko dira: Facility Management edo MBA.
ETB – SAREETAKO TEKNIKARIA
- Funtzionatzeko egoera ezin hobean mantendu beharko ditu EITBren sareko emisio-zentroetatik departamentuari esleitutako ekipamenduak eta horien elementu osagarriak.
- Mikrouhin-ekipamendu finko eta eramangarrien mantentze-lanak egingo ditu, bai eta EITBri dagoeneko edo etorkizunean esleituko zaizkion bandetako hargailu eta igorgailuenak ere (transceivers), dela programaren emisioenak nola sistema osagarrienak eta horiengehigarrienak (tripodeak, buruak, uhin-gidak, koaxialak, konektoreak, bateriak, egokigailuak, etab.).
- Departamentuko arduradunak edo haren arduradun hierarkikoek eskatzen dituzten txosten periodiko edo puntualak egingo ditu.
- Emankizunetarako seinale-garraioaren baldintzen azterketaren ardura izango du, eta izan daitezkeen arazo guztiak konpontzeko egoki iruditzen zaizkion konponbideak proposatuko ditu, produkzioko ingeniariarekin elkarlanean.
- Esleitu zaion materiala egoki instalatzearen arduraduna izango da, horren alderdi guztietan (garraioa, muntaketa, desmuntaketa, materialaren kontrola, egoeraren eta kontserbazioaren zaintza, etab.).
- Bere esku jarritako ekipamenduen mantentze-lan eta konponketetarako beharrezko neurketa-tresnak erabiliko ditu.
- Garraio-eta hedapen-sarearen funtzionamendu egokia zainduko du. Horretarako, bere esku jarritako egiaztapen-ekipamenduak eta teleaginte-eta teleseinale-sistemak baliatuko ditu.
- Ezustekoen aurrean, egoki iruditzen zaizkio ekintzak abiaraziko ditu, azaldutakoarazoak konpontzeko (konponbide alternatiboak edo aldi baterakoak), eta horren berri emango die berehala arduradun hierarkikoei.
- Energia elektrikoaren kontrol-hornidurako ekipamendu guztiak (finkoak eta eramangarriak) zaindu, baliatu eta mantenduko ditu.
- Teknologia berrien aplikazioaren ondorioz departamentura iristen diren ekipamendu edo sistema berrien kargu egingo da.
- Produkzio-ekipamenduen seinalea hartzeaz arduratuko da, garraio-sarera entregatzeko.
- Sareen alorrean beste enpresa batzuek eginiko lanak eta proiektu berriak kontrolatu eta gainbegiratuko ditu, dagokion txostena eginez.
Titulazioa
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Informatikako Ingeniaritzako Gradua.
- Ingeniaritza Elektronikoko Gradua
- Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
- Baliokidea
Baldintzak
- Euskera: C1
- Ingelesa: B2
- Gidabaimena: B
- Bi urteko esperientzia jarraitu eta egiaztatua ikus-entzunezko seinalea igortzeko eta garraiatzeko ekipoak instalatzen, erabiltzen eta mantentze-lanak egiten.
ETB – PLATOKO LAGUNTZAILEA
- Agertokiaren arduradunen edo arotzen jarraibideak betez, dekoratuak eta osagarriak muntatzeaz arduratzen da, hala ETBren estudioetan nola kanpoan. Gainera, horiek desmuntatu, konpondu, garraiatu eta biltegiratu beharko ditu, eta aldi bakoitzean platoa, dekoratuak berak eta platoko lan-lekuak garbituko ditu.
- Errezelak, zikloramak eta, oro har, platoko departamentuaren ardurapeko elementu guztiak berrikustea, funtzionamendu-eta segurtasun-egoera ezin hobean daudela bermatuta eta plato-arduradunari jakinarazita edozer akats edo falta.
- Plato-arduradunak agintzen dionean, arotz, margolari eta gainerako langileek behar duten laguntza ematea, baita agertokiko edo attrezzoko arduradunak agintzen diotenean ere.
- Bere espezialitatearen eta prestakuntzaren arabera, eskatzen zaion beste edozer lan egingo du (errementaritza, elektrizitatea, arotzeria, margoketak, tapizeria, elektronika, papereztatzea, eskultura, delineazioa, moketatzea, mekanika, plastikoa...).
- Tresna, makina eta lanabesak mantentzeaz, garbitzeaz eta ondo erabiltzeaz arduratuko da, bertan sartutako enpresak bere esku utzitako arropa, oinetakoak eta norbera babesteko elementuak eta horien narriadura edo erabilera okerra ikusten badu, plato-arduradunari jakinaraziko dio.
- Baliteke kanpora joan behar izatea platoko lanetarako behar diren materialak edo tresnak lortzera.
Titulazioa
- Barnealdeetako dekorazioko eta birgaitzeko obretako teknikaria
- Baliokidea
Baldintzak
- Euskera: B2
- Gidabaimena: B
- Esperientzia arotzerian eta altzarien nahiz dekoratuen muntaketan edo horiekin zerikusia daukaten jardueretan (pintura, papera, elektrizitatea eta abar).
EiTB – ADMINISTRAZIOKO ETA LANGILE KUDEAKETAKO BURUA
Euskal Irrati Telebista (EiTB) zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, Euskal Autonomia Erkidegoko irrati, telebista eta interneteko zerbitzu publikoak kudeatzen dituen ikus-entzunezko taldeak, honako lanpostu hau bete behar du Bilboko egoitza nagusian
- EITB Taldeko giza baliabideen administrazio, plangintza eta antolaketa orokorraren arduraduna izango da.
- Bere eginkizun garrantzitsuenen artean dago langileak administratzeko politika bat diseinatzea, EITB 2030 estrategian aurreikusitako jarduketa ildoekin bat etorrita:
- Esleitutako aurrekontua maneiatzea eta kontrolatzea, eta nomina sortzeko prozesuaz arduratzea, finantza sailarekin koordinatuta.
- Egiturazko plantilla eta horren ondoriozko lanpostuen inbentarioa definitzea eta haren segimendua egitea.
- EITB Taldearen ordainsari politikak kudeatzea eta kontrolatzea.
- Bere helburuen betetze maila neurtzeko tresna eraginkorrak diseinatzea eta sortzea, eta horiek aztertzeko datu txostenak egitea edo lortzea.
- Pertsonen administraziorako prozesuak eguneratzea eta birdefinitzea, prozesu horiek sistematizatzearren eta automatizatzearren.
- Kontratazio plana kudeatzea eta gauzatzea, ezarritako jarraibideak betez.
- Lan kodeari, egutegiei, barne erregelamenduei, hitzarmen kolektiboei, lan kontratuei, soldaten izapideei, gizarte segurantzari, ordaindutako baimen eta lizentziei eta langileen administrazio eta kudeaketari datxezkion gainerako gaiei buruzko lege betebeharrak betetzea.
- Langileen informazioaren erregistro zehatzak eta eguneratuak bermatzea, datuak babesteko araudiarekin bat etorrita.
Titulazioa
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Zuzenbideko Gradu bikoitza
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Baldintzak
- Euskera: C1
- Gidabaimena: B
- Taldeak kudeatzen lan esperientzia izatea.
- Ekonomia eta finantza kudeaketan esperientzia izatea.
- Gaikuntza maila altua, bulegotikaren arloan eta langileen administrazioari lotutako programa informatikoen arloan: datu baseak, langileak, nomina...
Baloratzeko
- Zuzenbideko unibertsitate gradua.
- Lanpostuaren eginkizunekin erlazionatutako unibertsitate masterra.
- Esperientzia izatea datuen eta analitikan business inteligence delakoan; arlo horretan formakuntza eta graduondoko ikasketak izatea.
- Esperientzia izatea enpresa kudeaketarako aplikazioak garatzen eta sistemak ezartzen (ERP edo antzekoak).
- Esperientzia izatea prozesuen analisian, etengabeko hobekuntzako proiektuetan, tresnen eraginkortasun eta automatizazioan, eta key performance indicator direlakoen definizioan eta segimenduan.
EiTB – NEGOZIO GARAPENEKO TEKNIKARIA
Euskal Irrati Telebista - Radio Televisión Vasca (EiTB) zuzenbide pribatuko erakunde publikoa ikus-entzunezko komunikazioko talde bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan irrati, telebista eta interneteko zerbitzu publikoak kudeatzen ditu. Bilboko egoitza nagusian, langile hau behar du:
- Ikus-entzunezko produktuen katalogoa proaktiboki aztertzea.
- Produktu eta merkatu eremuetan hedapen gurutzatuko planteamenduak sortzea, katalogo horretarako, negozio plan espezifikoak garatuz.
- Produktua hedatzeko planteamenduek transmedia ikuspegia izango dute nagusiki, barnean hartuta euskarri tradizionalak, euskarri berriak eta offline jardueren eta ekitaldien posizio berriak.
- Negozio eredu berriak sortzea, taldeak parte har dezakeen merkatu posizio eta/edo eduki berrietan.
- Transmedia produktuen hedapenak sortzea. Negozio eredu eratorri berriak sortzea, taldearentzako etorkizuneko ikus-entzunezko garapeneko driver handietan.
- Taldearen posizio ekitaldien kudeaketan arreta berezia jartzea, kudeaketa, komunikazioa eta monetizazioa optimizatuz.
- Aliantzak kudeatzea. Edukien estrategiak, posizionamendua eta monetizazioa optimizatzen lagunduko duten bazkideak bilatzea.
Titulazioa
- Ekonomiako Gradua
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
- Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua
- MARKETIN GRADUA
- Baliokidea
Baldintzak
- Euskera: C1
- Gidabaimena: B
- Gutxienez 5 urteko esperientzia, ondorengo arlo hauetakoren batean:
- Enpresa-arduraduna (start-up).
- Negozio garapenaren arduraduna.
- Marketinaren arduraduna.
- Proiektuen/produktuaren arduraduna.
- Publizitatearen arduraduna.
- Ekitaldien arduraduna.
Baloratzeko
- Komunikabideen eta/edo komunikazio euskarri berrien (plataformak, sareak, etab.) arloko ezagutzak/esperientzia.
- Haur-edukien, gazte-edukien, musikaren eta kirolaren arlo espezifikoetako ezagutza/esperientzia.
- Proiektuak eta/edo produktuak merkaturatzearen eta monetizatzearen arloko ezagutzak/esperientzia.
- C1 ingeles maila
SOCIAL MEDIA ETA EITB.EUS ZUZENDARITZA
EITBko zuzendaritzak zuzendaritza-profil bat behar du (Social Mediako eta eitb.eus-ko zuzendaria), zuzenean EITB MEDIAren zuzendaritzari jakinaraziko diona eta EITBren web-orrien kontzeptu berriaren proiektua gidatu ahal izango duena, bai eta EITBren sare sozialetako edo sare sozialetako profilen antolamendua eta kudeaketa ere.
- Proiektua EITBren web-atariak garatu, ezarri eta kudeatzean datza. Atari horietan hainbat produktu daude barne, hala nola albisteak, kirolak, kultura eta entretenimendua, besteak beste. Arlo bakoitzeko arduradunekin batera lan egingo da atari horiek sortu eta abiarazteko, behar bezala martxan jarriko direla bermatuz. Gainera, eduki eta lan-fluxu deszentralizatuetara bideratutako kultura digitala sustatuko da.
- Arduradunak edukien agregatzailea ere kudeatuko du, eitb.eus, aipatutako atariak integratuz, eta sare sozialen estrategia bat sortzeaz arduratuko da, edukien kontsumoa eta EITBren plataformetarako trafikoa maximizatzeko. Horren barne daude entretenimendu-programen webguneak eta sare sozialak estrategia digital espezifikoekin koordinatzea.
- Jardunbidearen metriken (KPIak) jarraipena egingo du, bai eitb.eus atarirako, bai sare sozialetarako, eta erabakiak datu horietan oinarrituko dira, baliabideak optimizatzeko eta errendimendua hobetzeko.
Titulazioa
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
- Ikus-entzunezko Komunikazio Gradua
- Kazetaritzako Gradua
- MARKETIN GRADUA
- Baliokidea
Baldintzak
- Gidabaimena: B
- Gutxienez 5 urteko esperientzia egiaztatzea ingurune hauetan:
- Komunikabideak: Albistegiak, irrati-difusioa, entretenimendua eta kultura idazten esperientzia.
- Proiektuen kudeaketa: proiektu konplexuak zuzentzea, bereziki berritzaileak edo lan-metodo berriak eskatzen dituztenak.
- Enpresa-kulturen digitalizazioa: Digitalizazio-prozesuetako lidergoa eta hainbat enpresa-ingurunetara egokitutako soluzio teknologikoak.
- Web plataformak sortzea eta kudeatzea: web edo plataforma digitalak egunero aztertzea, diseinatzea eta kudeatzea.
- Komunikazio- eta gizarte-estrategia ertainak: komunikazio-estrategiak sortzea, batez ere ikus-entzunezko komunikazioan eta sare sozialetan.
- Esperientzia eremu publikoan: sektore publikoko prozesuen eta mugen ezagutza, barrutik zein hornitzaile gisa.
- Nazioarteko esperientzia: komunikazioaren eta ikus-entzunezkoen arloko lan-esperientzia nazioartean.
- Irakasle-esperientzia: Komunikatzeko eta irakasteko gaitasun handia, batez ere ikus-entzunezko komunikazioan.
Baloratzeko
- Honako ziurtagiri eta graduondoko hauek baloratuko dira: enpresa-kudeaketaren arloko MBA, graduondokoa, programa edo ziurtagiria, marketin-estrategiak eta/edo marketin-estrategiak gizarte ertainen bidez, gizarte ertaineko kudeaketa, Big Data/Business Intelligence eta/edo proiektuen kudeaketa.
DATA SCIENCIST-ANALYST TEKNIKARI ESPEZIALIZATUA
EITB Data Scientist Analyst teknikari baten bila dabil, ikus-entzunezko sektorean duen eraldaketa bultzatzeko. Ikuspegi estrategikoarekin eta gaitasun tekniko sendoarekin, pertsona hau funtsezkoa izango da prozesu analitikoak egituratzen eta automatizatzen, erabaki estrategikoak hartzea erraztuko duten datu-analisiko ereduak garatzen. Datuen etorkizunari lagundu nahi badiozu eta talde berritzaile baten parte izan nahi baduzu, zure hautagaitzaren zain gaude!
Titulazioa
- Grado en Matemáticas
- Informatikako Ingeniaritzako Gradua.
- Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
- Baliokidea
Baldintzak
- Euskera: C1
- Ingelesa: B2
- Gidabaimena: B
- Esperientzia ingurune eta tresna hauetan:
- Proiektuak datuen analisian, estatistika aurreratuan, datu-zientzian eta/edo Adimen Artifizialan.
- R edota Python-i buruzko ezagutza aurreratuak, eta baloratutako SQL eta JavaScript ezagutzak.
- Esperientzia Machine Learning-en eta Adimen Artifizial-eredu berrietan.
- API-ak erabiltzen eta kodea hedatzen jakitea.
Baloratzeko
- Data Science edo Business Analytics-en titulazio gehigarria baloratu daiteke.
ETB – Zuzendari komertziala
- EITBren estrategia komertziala eta merkatuaren une bakoitzean izan behar duen bilakaera zehaztea.
- Proaktiboki kudeatzea EITBk dituen merkataritza-egitura esklusiboak eta estrategia.
- Ordezkaritza. Zuzeneko harreman-maila izatea taldearen bezero diren enpresa nagusi eta/edo publizitate-eragile nagusiekin.
- Arreta berezia jartzea Ekintza Berezien eta Ekitaldien ondoriozko estrategia-hedapenetan. Horretarako, horiek finkatzeko lanetan parte hartuko du eta horien kudeaketa, komunikazioa eta monetizazioa optimizatuko ditu.
- EITB taldearen estrategia digitala zehaztu eta ezartzeko lanak zuzentzea.
- Back office-a kudeatzea (publizitate-plangintzako eragiketak) eta egitura berri bat proiektatzea, aurreikusitako giza profilen eta teknologiaren bilakaerarekin bat etorriko dena.
- Aliantzak kudeatzea. Eduki-, posizionamendu- eta monetizazio-estrategiak optimizatzen lagunduko duten partnerrak bilatzea.
- Produktuaren eta merkatuaren eremuetan hedapen gurutzatuko planteamenduak sortzea EITB taldearen ikus-entzunezko katalogorako, negozio-plan espezifikoak garatuz.
- Ikus-entzunezkoen salmentak. Internazionalizazioa.
- Merchandisinga. Merkatuen irekiera.
Titulazioa
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
- Ikus-entzunezko Komunikazio Gradua
- MARKETIN GRADUA
- Baliokidea
Baldintzak
- Euskera: C1
- Ingelesa: C1
- Gutxienez 5-10 urteko esperientzia egiaztatua izatea jarraian adierazitako eremuetakoren batean:
- Arduradun komertziala.
- Enpresa-arduraduna (start up).
- Negozio Garapenaren arduraduna.
- Marketineko arduraduna.
- Ekoiztetxeetako proiektu/produktu arduraduna.
- Publizitate arduraduna.
Baloratzeko
- Gaitasunak izatea komunikabideen eta/edo komunikazio-euskarri berrien (plataformak, sareak, etab.) esparruan.
- Gaitasunak izatea ekintza berezien, ekitaldien eta proiektuen kudeaketa aurreratuaren berariazko esparruan.
- Euskadiko enpresa- eta industria-ehuna ezagutzea eta kontaktu-sarea izatea.
EiTB – Sistemetako teknikaria
- Erakundearen prozesuen kudeaketan parte hartzea, informazio sistemetako esleitutako zerbitzuen bidez. Zerbitzu horien etengabeko hobekuntza sustatuko du, eta sortuz doazen joera teknologikoen berri izan beharko du.
- Esleitzen zaizkion tresna berriak, lan fluxuak eta komunikazio nahiz informazio sistema berriak baliozkotzea.
- Erakundeak ezarritako segurtasun politika eta prozedura egokiak gauzatzea, informazio sistemen kudeaketa eta operaziorako, indarrean den legeri eta araudiari jarraituz.
- Antolakundeak bere lanposturako ezarritako prozesu informatikoak eta logistikoak betetzea, indarrean den araudia zorrotz betez.
- Sistemak eta prozesuak behar bezala ustiatzearren, beharrezkoa den edo bere nagusiak behar duen dokumentazio guztia sortzea eta eguneratzea.
- Eraginpean dauden erakundeko profesionalei ekoizpen sistemei eta prozesuei buruzko ezagutzaren transferentzia egitea, esleitzen zaionean.
- Ekipamendu teknikoaren edo lan prozesuen erabiltzaileei aholkuak ematea, horiek erabiltzean.
- Beste lantoki batzuetara, unitate mugikorretara, korrespontsalietara eta abarretara joatea, zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutenean.
- Bere jarduerarekin zerikusia duten gaiei buruzko txosten teknikoak idaztea, goragoko agintariak hala eskatzen dionean.
- Hala eskatzen zaionean, mintegiak, ikastaroak eta/edo formakuntza paraleloa prestatu eta ematea, teknologia berriei buruz, edo ekipamenduarekin, sistemekin, lan fluxuekin edo informazio teknologiekin erlazionatutako edozein alderdiri buruz.
- Bere nagusiak eskatuta, enpresak hornitzaileen edo fabrikatzaileen aurrean dituen interesak ordezkatzea, esleitzen zaizkion ekipamenduei eta sistemei buruzko euskarriarekin, eragiketarekin edo informazioarekin erlazionatutako edozein gaitan.
- Erakundeak laneko arriskuen prebentzioaren arloan ezarritako jarraibideak aplikatzea, eta bere ardurapean dauden langileen zereginak betetzen direla gainbegiratzea.
- Sektorearekin erlazionatutako teknologia berrien segimendua egitea. Eta, eskura dituen baliabideekin, hutsarteak aprobetxatzea, bere formakuntza hobetzeko.
- Produkzioan intzidentziarik izanez gero, horiek konpontzeko edo arintzeko beharrezko jotzen dituen ekintzak egitea, zerbitzuen jarraitutasuna bermatuta (soluzio tekniko alternatiboak, arlo bakoitzari esleitutako langileen edo lantaldeen zereginak berrantolatzea, etab.).
- Ekoizpen edo zerbitzu tekniko bakoitzerako planifikatuta dauden bere ardurapeko profesionalen arduradun nagusia izatea.
- Bere eskumen mailan, esleitzen zaizkion sistema informatikoak konfiguratzea, administratzea eta sostengatzea, sistemaren funtzionalitatea, baliabideen osotasuna eta zerbitzuak bermatuta.
- Esleitzen zaizkion tresnak, lan fluxuak eta sistema integrazioak garatzeko beharrak aztertzea , eta inplementatu beharreko soluzioen diseinuan parte hartzea.
- Esleitzen zaizkion sistemak mantentzeko eta babeskopia nahiz berreskuratzea egiteko planak proposatu eta gauzatzea.
- Erabiltzaileen beharrak, eskakizunak eta iradokizunak aztertzea, inplementatzeko esleitzen zaizkion aplikazioak, lan fluxuak eta sistema integrazioak garatzeko behar diren softwareari dagokionez diseinua, tresna erabilgarritasuneko eragiketak eta software probak egitearren.
- Hardware gailuen, utilitateen eta software plataformen errendimendua ebaluatzea, eta funtzionamendu beharren arabera hobetzeko aukerak identifikatzea.
- Esleitzen zaizkion sistemen disfuntzioak diagnostikatzea, eta horien funtzionaltasuna berrezartzeko beharrezko neurri zuzentzaileak hartzea proposatzea.
- Esleitzen zaizkion sistemak mantentzeko jarduketak eta planak proposatzea, eta agintzen zaizkion zereginak gauzatzea, zerbitzuen jarraitutasuna bermatzeko ezartzen diren parteak edo prozedurak beteta.
- Prebentziozko mantentze lanen planak prestatzea, eta horri buruz agintzen zaizkion zereginak egitea, zerbitzuen jarraitutasuna bermatzeko.
- Esleitzen zaizkion plataforma eta sistemetarako softwarearen mantentze lan ebolutiboak eta eguneratzeak proposatu eta gauzatzea.
Titulazioa
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Informatikako Ingeniaritzako Gradua.
- Ingeniaritza Elektronikoko Gradua
- Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
- Baliokidea
Baldintzak
- Euskera: C1
- Ingelesa: B2
- Gutxienez 5 urteko esperientzia egiaztatzea, ingurune eta tresna hauetan:
- Programazio lengoaiak:
- .ASP
- .ASP NET
- C#
- Jquery
- VBScript
- Visual Basic .NET
- Visual Basic 6.0
- Herramientas:
- Crystal reports
- HTML
- PL/SQL
- XML
- Datu baseak:
- Access
- MySQL
- ORACLE
- SQL SERVER
- Aplikazio-zerbitzariak:
- IIS
- Bertsioen kontrola:
- Visual Source Safe
- CVS
- Team Foundation
- Diseinua:
- CSS
- Dreamweaver
- Fireworks
EiTB – Langileen Administrazio eta Kudeaketako burua
EITB Taldeko giza baliabideen administrazio, plangintza eta antolaketa orokorraren arduraduna izango da.
- Bere eskumen eremuko kudeaketa programak planifikatzea, inplementatzea eta haien segimendua egitea, programazio orokorrarekin eta erakundearen estrategiarekin bat etorrita.
- Erakundearen lan prozesuak egokiak izan daitezen ziurtatzea, legezko prozedura eta eskakizunei eta antolamendu beharrei jarraituz, eta arloko prozesuetan hobekuntzak proposatu eta garatzea.
- Erakundeko langileak administratzeko prozesuen sistematizazioa eta automatizazioa koordinatzea.
- Tresna eraginkorrak diseinatu eta sortzea, bere helburuen betetze maila neurtzearren, eta datu txostenak egin edo lortzearren, xede hauek izanik: analisiak, soldata-masa kontrolatzea, aurrekontuak, estatistikak, proiekzioak, lanpostuen eta plantillaren inbentarioa, etab.
- Langileen informazioaren erregistro zehatzak eta eguneratuak bermatzea (informazio horrek barne hartzen ditu datu pertsonalak, lan kontratuak, prestazioak eta abar). Informazio konfidentziala kontu handiz eta datuak babesteko araudiari jarraituz tratatzea.
- Aurrekontua maneiatzea eta kontrolatzea, aurrekontu prozesuaren segimendu zorrotza eginez; eta langileriaren arloko urteko berrikuspena egitea.
- Egiturazko plantilla eta horren ondoriozko lanpostuen inbentarioa definitzea eta haren segimendua egitea.
- EITB Taldearen ordainsari politikak ezartzea eta eguneratzea.
- Nomina sortzeko prozesua koordinatzea, eta finantza sailarekin lankidetzan aritzea, nominen prozesamendu zehatza eta puntuala bermatzeko.
- Kontratazio plana egitea, programatzea eta kudeatzea, ezarritako jarraibideak betez.
- Langileen administrazio arloko prozedurak eguneratzea eta birdefinitzea, behar denean.
- Lan kodeari, barne egutegi eta erregelamenduei, hitzarmen kolektiboak betetzeari, lan kontratuei, soldaten izapideei, gizarte segurantzari, ordaindutako baimen eta lizentziei eta langileen administrazio eta kudeaketari datxezkion gainerako gaiei buruzko lege betebeharrak betetzen direla zaintzea.
Titulazioa
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
- Baliokidea
Baldintzak
- Euskera: C1
- Gutxienez 3 urteko esperientzia egiaztatzea, giza baliabideen eta/edo finantzen arloko lantaldeen kudeaketan.
- Gaikuntza maila altua, bulegotikaren arloan eta langileen administrazioari lotutako programa informatikoen arloan: datu baseak, langileak, nomina...
Baloratzeko
- Zuzenbideko unibertsitate gradua.
- Lanpostuaren eginkizunekin erlazionatutako unibertsitate masterra.
- Esperientzia izatea erantzukizuneko lanpostuetan, enpresa ertain edo handi bateko (publikoa edo pribatua) administrazioan eta langileen kudeaketan.
ETB – Publizitate espezialitateko teknikaria
Publizitate plangintza eta pauta ematen ditu, eta inplikatutako gainerako barneko eta kanpoko arloekin batera (duty, grafismoa, emisioa, legezko saila, expressive, autokontrola...) parte hartzen du ETBko kanalen publizitate emisioko prozesuan, eta behar diren doikuntzak egiten ditu eta materiala berrikusten du, emititzeko ezarritako araudia betetzen dela bermatzeko.
- Barne laneko prozesuak gauzatzea, ezarritako prozedurak behar bezala betetzen direla ziurtatuta.
- Erakundearen beste arlo batzuekin koordinatzea eta harremanak izatea, bere eskumen eremuari dagokionez.
- Dagokion eskumen eremuari dagokion dokumentazioa, publizitate iragarkiak eta informazioa behar bezala erregistratzea eta artxibatzea.
- Ezustekoak identifikatzea, interpretatzea eta horien eragina murrizteko erabaki egokiak hartzea.
- Emititzen ari den publizitate pauta egunero berrikustea, eta behar besteko aurrerapenaz egitea igorri beharreko materialaren segimendua. Horretarako, fitxategiak berrikusiko ditu; eta, beharrezkoa denean, material akastuna jaso delako, materialik ez dagoelako, etab. egiten diren erreklamazioak kudeatuko ditu.
- Hainbat bidetatik (Sarbide, Webtransfer, FTP...) iristen diren publizitate iragarkiak jasotzea; araudi teknikoa eta legezkoa betetzen direla egiaztatzea; eta sistematikoki erregistratzea.
- Emisioaren minutajean publizitate pauta berrikustea eta iraultzea.
- Ezustekoak sortzen direnean, programetan egin beharreko doikuntzak eta aldaketak kudeatzea. Inplikatutako arlo guztiei egindako aldaketen berri ematea.
- Emisio prozesuan parte hartzen duten gainerako sailekin koordinatzea: jarraitutasuna, grafismoa, lege saila, ETBko gainerako arloak, bai eta prozesu horretarako informazioa ematen duten kanpoko eragileekin ere: expressive, autokontrola, etab.
- Iragarkiak eta formatu bereziak kontrolatzen etengabe laguntzea.
- ETBko kanaletan ematen den publizitate pauta egunero bateratzea.
Titulazioa
- Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua
- Baliokidea
Baldintzak
- Euskera: C1
Baloratzeko
- Ingelesa: hizkuntza hori ondo jakitea (ahozko eta idatzizko ulermena eta adierazpena).
- Publizitate plangintzan esperientzia duela egiaztatzea.