Orrialdea entzun

Defentsa bulegoa

Programa EITB Gastroshow

EITBko Telebista, Irrati eta Interneteko erabiltzaileen Defentsa Bulegoa

EITBko Telebista, Irrati eta Internet Erabiltzaileen Defentsa Bulegoak herritarren eskubideak babesten ditu EITB Taldearen jardueraren aurrean, 5/1982 Legearen 10.3 artikuluari eta EITBren Araudiaren 56-59 artikuluei jarraituz.

Hiru bide dituzu zure kexa, iradokizuna edo proposamena Defentsa Bulegoari helarazteko:

Erabiltzen duzun bidea erabiltzen duzula:

Aurreko baldintzak betetzen ez badira edo zure kexa, iradokizuna edo proposamena Defentsa Bulegoaren eskumenetik kanpokoa bada, EITBren Arreta Zerbitzura bidaliko da, eta zerbitzu horrek kudeatuko du.


Pribatutasun politika

Kanal honen bidez jasotako datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira beti, datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia errespetatuz, hau da, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin. Hori guztia jasota eta zehaztuta dago gure Pribatutasun Politikan, eta barne hartzen du datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko, eramangarritasunerako eta emandako baimena kentzeko eskubideak erabiltzeko mekanismoa.

Administrazio Kontseiluaren Araudia

EITBko Telebista, Irrati eta Interneteko erabiltzaileen Defentsa Bulegoa

Araudiaren I. eta II. kapituluei dagozkien artikuluak.

VI. TITULUA - EITBKO TELEBISTA, IRRATI ETA INTERNETEKO ERABILTZAILEEN DEFENTSA BULEGOA

I. KAPITULUA - DEFENTSA BULEGOAREN ANTOLAKETARI BURUZ

56. artikulua. EITBko Telebista, Irrati eta Interneteko erabiltzaileen Defentsa Bulegoa herritarren eskubideak babesteko organo bat da, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoaren jarduerak lege erregulatzailean jasotzen diren printzipio nagusiak betetzen dituela zaintzen duena.

57. artikulua. Administrazio Kontseiluko txandako kontseiluburuak hartuko du bere gain, bere agintaldian, EITBko Telebista, Irrati eta Interneteko erabiltzaileen Defentsa Bulegoa, eta funtzio hori betetzea ez dio inolako ordainsaririk ekarriko.

58. artikulua. Honako hauek izango dira EITBko Telebista, Irrati eta Interneteko erabiltzaileen Defentsa Bulegoaren zereginak:

  1. EITBren teleikusleek, irrati-entzuleek edo internautek bidaltzen dizkioten kexak, iradokizunak eta proposamenak jasotzea, izapidetzea eta erantzutea.
  2. Erakundea ordezkatzea.
  3. Defentsa-organoaren barne-funtzionamendua antolatzea eta gainbegiratzea.
  4. Haren jarduera eta funtzioen zabalkundea egitea.

59. artikulua.

  1. Administrazio Kontseiluko Akten idazkariak, aldi berean, EITBren Teleikusle, Irrati-entzule eta Internauten Defentsa Bulegoko Idazkaritzaren funtzioak hartuko ditu bere gain.
  2. Defentsa Bulegoaren Erregistro Orokorraz arduratuko da eta, horren bidez, EITBko Telebista, Irrati eta Interneteko erabiltzaileen Defentsa Bulegoari bidalitako idazkiei sarrera emango die. Era berean, organotik datozen komunikazio eta erantzunei irteera emango die.
  3. Idazkaritzak artxibo-atal bat sortuko du organoaren dokumentuak gordetzeko, eta beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu horiek babestu eta zaintzeko eta datu pertsonalak behar bezala babesteko.

II. KAPITULUA - SARRERA-PROZEDURARI BURUZ

60. artikulua. Herritarrek idatziz aurkeztu ahalko dituzte kexak, iradokizunak eta proposamenak, idazkian eurena eragin duten egitateak zehaztuz eta bidaltzailearen identifikazioa gehituz (izen-abizenak, NANa, helbidea eta harremanetarako telefonoa edo modua). Idazki hori gutunez edo posta elektronikoz helaraziko diote Teleikusle, Irrati-entzule eta Internauten Defentsa Bulegoari, baita EITBren webgunearen bidez ere, horretarako jarrita dagoen estekan agertzen den formularioa erabiliz. Dokumentazio hori idazkariak erregistratuko du, araudi honetako 59. eta 61. artikuluetan ezarritako eskumen eta funtzioez baliatuz.

61. artikulua. EITBren Teleikusle, Irrati-entzule edo Internauten Defentsa Bulegorako kexa, iradokizun edo proposamen baten sarrera erregistratu bezain laster, idazkariak txandako kontseiluburuari helaraziko dio zuzenean, eta espediente bat irekiko du.

62. artikulua. Teleikusle, Irrati-entzule eta Internauten Defentsa Bulegoak kasu bakoitza aztertu eta, beharrezkoa izanez gero, erantzuteko behar diren datu, agiri, txosten edo argibide guztiak eskatuko dizkio zuzendari nagusiari. EITBren zerbitzura dauden langileak Zuzendaritzak eskatzen dien informazio guztia ematera behartuta egongo dira, Defentsa Bulegoak bere funtzioa bete ahal izan dezan.

63. artikulua. EITBko Telebista, Irrati eta Interneteko erabiltzaileen Defentsa Bulegoak gehienez hilabeteko epean erantzungo du, salbu eta gaiaren konplexutasunagatik edo izaeragatik denbora gehiago behar badu. Idatziz erantzungo du, EAEko bi hizkuntza ofizialetan, berak hautatutako bidetik edo, bestela, kexa, iradokizuna edo proposamena heldu den bide beretik.

64. artikulua. Defentsa Bulegoaren komunikazio- edo erantzun-idazki bakoitza dagokion espedienteari erantsiko zaio, eta horrela bukatuko da kasu horri lotutako esku-hartzea.

65. artikulua. EITBko Telebista, Irrati eta Interneteko erabiltzaileen Defentsa Bulegoak emandako erantzun guztiak artxibatu egingo dira. Hiru hilean behin, Administrazio Kontseiluari aldi horretako jarduketen berri emango zaio eta, kasu urgenteenetan, organo horren hurrengo bileran.

66. artikulua. Gardentasun-printzipioak betez, Defentsa Bulegoak kudeatuko du jasotako kexei, iradokizunei eta proposamenei buruzko komunikazio publikoa. Horretarako, Herri Erakundearen sozietate bakoitzarentzat izapidetutako espedienteen kopuruaren berri emango du. Defentsa Bulegoaren iritziz herritarrek ezagutu beharreko interes orokorreko kasurik badago, EITBren webgunearen bidez jakinaraziko ditu, Defentsa Bulegoaren atalean, legeriak datu pertsonalen babesari buruz ezartzen dituen mugak kontuan hartuz.