EITBren funtzio nagusia betetzen den inguruneari buruzko informazioa.
EITBren Estilo Liburua
HIKEA - Euskarazko kazetaritzarako aplikazio profesionala
EITBrako hizkuntza funtsak
EITBren Jardun elebiduneko liburuxka praktikoa (JELP)
Albiste testu bikainak euskaraz
Berdintasuna eta feminismoa hiztegia
Nola landu kirolari buruzko informazioak genero ikuspegitik. BEGIRA
Generoa eta zientziaren komunikazioa
LGTBIQ+ glosarioa
Hedabideen Adierazpena Klima Aldaketaren Aurrean
Berotze globalari buruzko glosarioa
Buru osasunaz jarduteko FORTAren dekalogoa
Fake News - EITBren inFORMAZIOA
Telebista edukiei eta Haurtzaroari buruzko Autorregulazio Kodea
Telebista programak sailkatzeko irizpide orientatzaileak
EITBren adierazpena galderarik gabeko kazetaritzaren inguruan
- EITB taldeak ez ditu begi onez ikusten gero eta ohikoago bihurtzen ari diren zenbait jokabide komunikatibo kezkagarri. Hala nola: "galdetzeko aukerarik gabeko prentsaurrekoak", "galdera kopuru mugatu bat soilik onartzen dutenak", "pantaila bidezko agerraldiak", "errealizatutako telebista-seinale itxien distribuzioa" edota "aldez aurretik editatutako adierazpenak".
- Guztiek ere informaziorako eskubide unibertsala murrizten dute.
- Kazetaria, subjektu pasibo bihurtzen dute. Izan ere, lanabes nagusia ebasten diote: galdera. Galderarik gabe kazetariak ezin du lortu ez argibiderik, ez xehetasunik, ez ziurtapenik, ez eta testuingururik ere albistegai diren gertaera eta adierazpenen gainean.
- Galderarik gabeko kazetaritzaren bidez herritarrei ohostu egiten zaie sistema demokratiko ororen tresna nagusietako bat: informazio kontrastatu baten eskutik landutako espiritu kritikoa.
- Hau guztia horrela izanik EITBko zuzendaritzak bat egiten du telebistako, irratiko eta Interneteko Erredakzio Kontseiluek adostutako irizpidearekin eta honenbestez, talde honetako albistegietan espreski aipatuko da bertan eskainitako adierazpenen nahizirudien jatorria baldin eta 1.go puntuan aipatutako moduren batean jaso badira.
- Bide batez eta EITBk euskal gizarteari zor dion zerbitzu publikoa kontuan hartuta, Euskal Irrati Telebistak honako dei hau egiten die gizarteko agenteei: aipatutako portaerak bertan behera utzi eta lehenbailehen ahalbidetu ditzatela baldintza egoki batzuk non eta kazetariei bide emango zaien informazio zehatza, egiaztatua eta kontrastatua lortzeko.
- Era berean, EITBtik gonbitea zabaltzen zaie gainerako kazetari eta informazio taldeei ere hemen aipatutako eskariarekin bat egin dezaten.
Iraila 2013