Izendapen libreko lanpostuetarako hautaketa prozesuetatik eratorritako eskaintzak eta lan-poltsarik ez egotearen ondoriozko lan-eskaintzak.
ETB – AUDIO LAGUNTZAILEA
Esleitzen zaizkion audio-sistemen instalazioaren arduraduna izango da, alderdi guztietan
Funtzioak
- Audio-teknikariak gainbegiratuta, honako lan hauen arduraduna izango da:
- Esleitzen zaizkion soinu-sistemetako ekipamendua, berezko materiala eta elementu osagarriak instalatzea, horren alderdi guztiak barne hartuta (garraioa, muntaketa, desmuntaketa, kableak eta konektoreak prestatzea, etab.).
- Dena delako materiala kontrolatzea eta horren egoera eta kontserbazioa zaintzea.
- Soinu-ekipamendua maneiatzea.
Titulazioa
- Ikuskizunetarako eta Ikus-Entzunezkoetarako Soinuko Goi-Mailako Teknikaria
Baldintzak
- Euskera: B2
- Gidabaimena: B
- Antzeko titulu homologatua.
Kontratu mota: ORDEZKAPEN KOKNTRATUA
Plazak: 1
Lantokia: BILBO
Soldata: 34.227,48 € gordin/urteko
ETB – MANTENTZE-LANETAKO ETA INSTALAZIOETAKO TEKNIKARIA
Profesional honek, mantentze-lan orokorretako teknikariaren funtzioak betetzeaz gain, ekipamendu eta instalazioen mantentze-lan elektrikoak ere gauzatzen ditu, EITBren eta haren sozietateen edozer zentro edo instalaziotan.
Funtzioak
- Mantentze-lan orokorren arduradunak gainbegiratuta, esleitzen zaizkion ekipamenduen mantentze-lanez eta konponketez arduratuko da.
- Bere funtzioetarako beharrezko instrumentuak, tresnak eta lanabesak erabiliko ditu.
- Bere funtzioak betetzeko esleitzen zaizkion instrumentu, tresna, lanabesak, altzariak eta abar egoera onean kontserbatzeko ardura izango du.
- Mantentze-lan orokorren arduradunak gainbegiratuta, esleitzen zaizkion ekipamendu eta sistema berriak instalatu eta doituko ditu.
- Agintzen zaionean, beste enpresa azpikontratatu batzuek eginiko lanak kontrolatu eta gainbegiratuko ditu.
- Mantentze-lan orokorren arduradunak gainbegiratuta, ekipamendu elektrikoarekin lotutako instalazio berriak (elektrikoak, bideokoak edo audiokoak) gauzatuko ditu, bai eta muntaketak eta mekanizazioak ere. Baliteke proiektuetako ingeniariaren edo mantentze-lan elektronikoetako teknikariaren jarraibideak jasotzea, bere arduradun hierarkikoak hala adierazten badio.
- Aldian behin mantentze-lan orokorrekin edo mekanikoekin lotutako beste egiteko batzuk egingo ditu, lanaren beharrengatik edo atsedenaldi eta oporraldien plangintzagatik beharrezkoa dela jotzen denean.
- Bere lan-esparruko jarduerei buruzko txosten teknikoak idatziko ditu, eskatzen zaionean.
- Noizbehinka, mantentze-lan orokorren arduraduna ordeztuko du.
Titulazioa
- Instalazio Termikoen eta Fluidodunen Proiektuen Garapeneko Goi-Mailako Teknikaria
- Sistema Elektroteknikoetako eta Automatizatuetako Goi-Mailako Teknikaria
Baldintzak
- Euskera: B2
- Gidabaimena: B
- Antzeko titulu homologatua
Kontratu mota: ORDEZKAPEN KONTRATUA
Plazak: 1
Lantokia: BILBO
Soldata: 40.923,26 € gordin/urteko
ETB – KAMERARIA
Esleitzen zaizkion kamerak maneiatzeaz arduratuko da.
Funtzioak
- Edozer motatako kamerak, osagarriak eta horiekin lotutako materiala maneiatzeaz arduratuko da, oro har estudioetan. Gainera, horien egoera, kontserbazioa eta kontrola zainduko ditu, garapen eta teknologia berriei esker aurrekoekin lotura izan dezaketen ekipamenduak barne (garabiak, travellinga eta erabilera espezializatuko aparatuak izan ezik).
- Esleitu zaion materiala instalatzearen arduraduna izango da, horren alderdi guztietan (garraioa, muntaketa, desmuntaketa, materialaren kontrola, egoeraren eta kontserbazioaren zaintza, etab.).
- 1. mailako kamerariari lagunduko dio argiztapen-lanetan eta haren lanarekin lotutako gainerakoetan, eskatzen badio.
- Ekipamenduaren funtzionamenduan edo egoeran edozer akats hautematen badu, haren berri emango dio zuzeneko arduradun hierarkikoari.
- Errealizadorearen, errealizazioko laguntzailearen edo programaren arduradunaren jarraibideak jaso ahal izango ditu programaren errealizazioarekin lotutako gaietan.
- 1. mailako operadorearen jarraibideak jaso ahal izango ditu irudiaren kontrolarekin lotutako gaietan.
Titulazioa
- Irudia argiztatzeko, Hartzeko eta Tratatzeko Goi-Mailako Teknikaria
Baldintzak
- Euskera: B2
- Gidabaimena: B
- Antzeko titulu homologatua
Kontratu mota: ORDEZKAPEN KONTRATUA
Plazak: 1
Lantokia: BILBO
Soldata: 42.784,42 € gordin/urteko.