Orrialdea entzun

Aurkezpena eta antolaketa

Kamera baten irudi abstraktua eta atzean EITBren logotipoa lausotuta
Icono presentación y organización - Aurkezpena eta antolaketaren ikonoa

Nor garen eta zer egiten dugun. Erakundearen funtzioei, enpresa-egiturari, organigramari eta goi-kargudunei buruzko informazioa.

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono PDF - PDF ikonoa EITB — Aurkezpena


EITB Euskadin hedabideak dituen ikus-entzunezko talde publikoa da.

Eusko Jaurlaritzaren mendeko zerbitzu publiko honen helburua da euskal gizartearen eskaerei erantzutea, informazio, dibulgazio eta entretenimenduko ikus-entzunezko eskaintza anitz, erakargarri eta kalitatezkoarekin, euskal kultura eta hizkuntza sustatuz eta egungo ikus-entzunezko ekosisteman euskara normalizatzen, erabiltzen eta hedatzen lagunduz.

EITBk hiru negozio-unitate ditu edukiak sortu eta zabaltzeko: telebista, irratia eta Internet. Gaur egun, bateratuta daude EITB Media sozietatearekin. EITBren eskaintza zabalak informazio eta entretenimendu edukiak eskaintzen ditu euskaraz eta gaztelaniaz. Horretarako, gaur egun, 5 telebista kanal (ETB1, ETB2, ETB3, ETB4 eta ETBBasque), 6 irrati (Euskadi Irratia, Gaztea, Radio Euskadi, Radio Vitoria, EITB Musika eta Euskal Kantak) eta Internet bidez eta online transmititzeko hainbat modu ditu (eitb.eus); baita neurrira egindako telebista eskaintza ere, eskariaren arabera (EITB Nahieran), mugikorretarako aplikazioak, eta edukiak zabaltzea sare sozialen bidez (bai modu irekian, bai beren kanalen bidez).

EITB 2030 Estrategiaren ideia nagusiari jarraituz, EITB urrats garrantzitsuak ematen ari da kontsumo eta euskarri digital berrien aurrean euskal ikus-entzunezkoak eta euskarazko edukiak bermatzeko. Abian jarri dira PRIMERAN doako streaming plataforma, haur eta gazteentzako MAKUSI plataforma, GUAU-Gure Audioa euskal audio-edukien plataforma eta ORAIN albiste-zerbitzu digitala. Gaztearen unibertso zabalera garamatzan webgune berria estreinatu eta gero, laster proposamen digital berriak iritsiko dira, Audiovisual is Digital errealitatearekiko konpromisoa berresten dutenak.

Icono PDF - PDF ikonoa Antolaketa berria, aro berri baterako Icono ojo - Begi baten ikonoa

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono PDF - PDF ikonoa Gobernu Organoak Eguneratze data: 2025/11/09


EITBk gobernu korporatiboko bi organo ditu:

Administrazio Kontseilua: EITBren Administrazio Kontseilua, XIII. legegintzaldiari dagokiona, Eusko Legebiltzarrak izendatu zuen 2025eko otsailaren 20an, EITB sortzeko 5/1982 Sortze Legearen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera. 19 kide ditu eta Zuzendari Nagusiak bertan parte hartzen du. Kontseiluaren % 32 emakumeek osatzen dute.

Zuzendaritza Nagusia: administratzaile bakar batek osatzen du -EITBko zuzendari nagusiak-, eta bera da erabaki-organo gorena ingurumen gaietan, arlo sozialean eta gobernu korporatiboan.

Zuzendaritza nagusia

Andoni Aldekoa

Zuzendari Nagusia

Betetze Unitatea

Herri Erakundea

Isabel Octavio

Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria

Ainhoa Alustiza

Zuzendari Kudeatzailea

Lontzo Sainz

Estrategia eta Balio Publikoaren zuzendaria

Izarne Arrigain

Giza Baliabideen zuzendaria

Iñaki Regidor

Sistema zuzendaria

Ekonomi eta Finantza zuzendaria

Nora Elorriaga

Zerbitzu Juridikoko eta Kontratazioko zuzendaria

Gorka Miñaur

Zerbitzu Orokorren zuzendaria

EITB Media

José Luis Román

Zuzendaria

Fernando Canales

Ekonomia-Finantza Kontroleko eta Kontratazioko zuzendaria

Soluzioak

Unai Iparragirre

ETB eta Ikus-entzunezko zuzendaria

Maite Goñi

Irrati eta Audio zuzendaria

Nagore de los Ríos

Social Media eta eitb.eus zuzendaria

Produktuak

Arantza Ruiz

Albistegi zuzendaria

Joseba Urkiola

Kirol zuzendaria

Vanesa Fernández

Kultura eta Euskara zuzendaria

Mikel Unamuno

Publiko Estrategikoen zuzendaria

Operazioak

Olatz Goirigolzarri

Plangintza eta Baliabideen zuzendaria

Ainhoa Rasero

Miramon Faktoriaren zuzendaria

Igor Jainaga

Esplotazio eta Teknologia zuzendaria

Rubén Irisarri

Zuzendari Komertziala

Jon Telletxea

Data, AA eta Berrikuntza zuzendaria

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono PDF - PDF ikonoa Administrazio Kontseilua Eguneratze data: 2025/03/12


EITBren Administrazio Kontseilua, XIII. legegintzaldiari dagokiona, 2025eko otsailaren 20an aukeratu zuen Eusko Legebiltzarrak, EITB 5/1982 Sortze Legearen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Gaur egungo Administrazio Kontseilua 19 kidek osatuta dago, eta bileretara EITBko Zuzendari Nagusia ere joaten da.

Manu Allende Arias jn.

Iñaki Altuna Arandia jn.

Adolfo Arejita Oñarte-Etxebarria jn.

Raul Arza Velez jn.

Jon Benito Aranberri jn.

Vanesa Duran Carballares and.

Miren Arantza Gutierrez Paz and.

Miren Itxaso Cuevas and.

Imanol Lasa Zeberio jn.

Jose Luis López García jn.

Garbiñe Mendizabal Mendizabal and.

Iker Merodio Urbaneja jn.

Jonatan Moreno Carranza jn.

Garikoitz Mujika Iriondo jn.

Koldo Nabaskues Simon jn.

Bakartxo Ruiz Jaso and.

Oscar Torres Lavid jn.

Iñaki Zabaleta Urkiola jn.

Saioa Zubizarreta Elgezabal and.

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono PDF - PDF ikonoa Organigrama zuzendaritza maila Eguneratze data: 2025/11/09


EITBko zuzendari nagusia: Andoni Aldekoa de la Torre jn.

EITBko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria: Isabel Octavio Uranga and.

Estrategia eta Balio Publikoaren zuzendaria: Lontzo Sainz Nieto jn.

EITBko zuzendari kudeatzailea: Ainhoa Alustiza Kapanaga and.

Giza Baliabideen zuzendaria: Izarne Arrigain Azkona and.

Sistema zuzendaria: Iñaki Regidor Mendiolea jn.

Ekonomia eta Finantza zuzendaria

Zerbitzu Juridikoko eta Kontratazioko zuzendaria: Nora Elorriaga Diaz de Tuesta and.

Zerbitzu Orokorren zuzendaria: Gorka Miñaur Lopez jn.

EITB Mediako zuzendaria: José Luis Román Jiménez jn.

Ekonomia-Finantza Kontroleko eta Kontratazioko zuzendaria: Fernando Canales Pinacho jn.

ETB eta Ikus-entzunezko zuzendaria: Unai Iparragirre Torres jn.

ETBko Programazio zuzendaria: José Luis Blanco Rad jn.

Arte eta Entretenimendu zuzendaria: Gorka García Peral jn.

OTT eta TV On Demand-eko zuzendaria

Irrati eta Audio zuzendaria: Maite Goñi Eizmendi and.

Radio Euskadiko zuzendaria: Jon Osa Bikandi jn.

Miramon Irratiko zuzendaria: Gorka Etxebeste Arruabarrena jn.

Radio Vitoriako zuzendaria: Marian Parra Salado and.

Social Media eta eitb.eus-eko zuzendaria: Nagore de los Ríos García and.

Albistegi zuzendaria: Arantza Ruiz Miguelez and.

ETBko Albistegi zuzendaria: Maite Amundarain Barandiaran and.

Kirol zuzendaria: Joseba Urkiola Irulegi jn.

Kultura eta Euskara zuzendaria: Vanesa Fernández Guerra and.

Publiko Estrategikoen zuzendaria: Mikel Kepa Unamuno Ugartemendia jn.

Plangintza eta Baliabideen zuzendaria: Olatz Goirigolzarri Etxeandia and.

Miramon Faktoriaren zuzendaria: Ainhoa Rasero Roman and.

Esplotazio eta Teknologia zuzendaria: Igor Jainaga Irastorza jn.

Data, AA eta Berrikuntza zuzendaria: Jon Telletxea Aragón jn.

Zuzendari komertziala: Rubén Irisarri Fernández jn.

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono carpeta cerrada - Itxitako karpeta ikonoa Icono carpeta abierta EITBko goi-karguen profil profesionala Eguneratze data: 2024/07/18

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Aldekoa, Andoni — Zuzendari Nagusia (EITB)

Andoni Aldekoa director general EITB

Icono telefono - Telefono ikonoa +34 (94) 6563102

Icono mail - Mail ikonoa zuzendaritza@eitb.eus

Icono lugar - Toki ikonoa Capuchinos de Basurtu Kalea, 2
48013 Bilbo, Bizkaia

Irrati eta Telebistan graduatua Bilboko INDESCOn. Politika eta Hauteskunde Komunikazioan masterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Inteligentzia Ekonomiko eta Segurtasunean graduondokoa ICADEn. European Foundation for Quality of Management (EFQM) arauaren araberako ziurtagiria. EITBn lan egin aurretik, Euskalduna Bilbao Musika eta Kongresu Jauregiko zuzendari nagusia izan da eta, aurretik, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako (Lehendakaritza) aholkulari eta Komunikazio zuzendaria. Halaber, Bilboko Udaleko Alkatetzaren ondoko kontseilari delegatua, Politika Ekonomiko eta Plangintzako koordinatzailea eta Alkatetza Kabineteko zuzendaria izan da. Gainera, lehenago Canal Bizkaia Televisión-eko albistegietako zuzendaria izan zen. Gaur egun, George Washington Unibertsitateko Graduondoko irakaslea ere bada, eta irakasle gonbidatua eta txostengilea unibertsitateko graduondokoetan eta prestakuntza-ikastaroetan INAP, FEMP, UNED, Euskal Herriko Unibertsitatea edo Deustuko Unibertsitatean. 2020ko urrian, EITBko zuzendari nagusi izendatu zuen Eusko Legebiltzarrak. Eleaniztuna.

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Alustiza, Ainhoa — Zuzendari Kudeatzailea (EITB)

Ainhoa Alustiza directora EITB media

Icono telefono - Telefono ikonoa +34 (94) 6563251

Icono mail - Mail ikonoa zuzendaritza@eitb.eus

Icono lugar - Toki ikonoa Capuchinos de Basurtu Kalea, 2
48013 Bilbo, Bizkaia

Zuzenbidean lizentziatua, Juridiko-Publiko espezialitatean, Deustuko Unibertsitatean. Nazioarteko Ekintza Humanitarioan Masterra (Deustuko Unibertsitatea - Aix-Marseille Unibertsitatea - Columbia Unibertsitatea). Enpresa Zuzenbideko Executive Masterra (Centro de Estudios Garrigues eta Harvard Unibertsitatea). LL.M in International Transactions - Nazioarteko Transakzioetan Master Juridikoa - (Nebrija Unibertsitatea eta Fordham Unibertsitatea). Nazioarteko Compliance Ziurtagiria (Asociación Española de Compliance eta International Federation of Compliance Associations). Kontratu publikoetan espezialista titulua (Madrilgo Urrutiko Unibertsitatea). EITBko Aholkularitza Juridikoaren zuzendaria izan da. Aurretik J&A Garrigues enpresan lan egin zuen, enpresei eta sektore publikoko erakundeei lege arloko aholkularitza iraunkor eta integrala ematen, eta, 2018an, Senior kide (kudeatzaile) izendatu zuten. Konstituzio Zuzenbideko klaseak eman ditu Deustuko Unibertsitateko Graduko ikasketetan, 2013tik 2021era arte, eta baita Zuzenbide Digitaleko graduondoko espezializazio titulazioan ere. Hainbat artikulu argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, trafiko juridikoan interesa duten zenbait gairen inguruan. Eleaniztuna.

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Román, Jose Luis — Zuzendaria (EITB Media)

Jose Luis Román Zuzendaria EITB Media

Icono telefono - Telefono ikonoa +34 (94) 6563202

Icono mail - Mail ikonoa zuzendaritza@eitb.eus

Icono lugar - Toki ikonoa Capuchinos de Basurtu Kalea, 2
48013 Bilbo, Bizkaia

Enpresa Zientzietan diplomaduna eta Ekonomia Zientzietan lizentziaduna UPV/EHUn, MBA Negozio Administrazioko Masterra egin zuen Bartzelonako Marketin eta Administrazio Eskolan. Negozio Garapenerako eta Arlo Komertzialeko zuzendaria izan da EITB Taldean. Inbertsio-bankuetan hasi zuen bere lan ibilbidea, Amerikako zein Estatu espainiarreko enpresetan. Ondoren, media sektorera pasa zen: ardura eta kontseilari postuak bete zituen prentsan (El Periódico de Alava eta Diario de Noticias de Navarra) eta telebistan (Canal Bizkaia eta Localia TV). Gerora kontseilari zuzendari nagusia izan zen Valentziako Ciudad de la Luz zinema-estudioetan. Eleaniztuna.

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Octavio, Isabel — Estrategia eta Komunikazio Zuzendaria (EITB)

Isabel Octavio directora estrategia y comunicaci�n EITB

Icono telefono - Telefono ikonoa +34 (94) 6563251

Icono mail - Mail ikonoa zuzendaritza@eitb.eus

Icono lugar - Toki ikonoa Capuchinos de Basurtu Kalea, 2
48013 Bilbo, Bizkaia

Nafarroako Unibertsitatean Informazio Zientzietan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuaren Kabinete Zuzendaria eta Osasun-programen eta herritarren arteko harremanen aholkularia izan da. Aurretik, EUDEL, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao, Osakidetza, Kontsumobide eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko prentsa-kabineteetako zuzendaritzan aritu izan da. Gainera, Euskal Telebistan albistegietako aurkezle, koordinatzaile-editore eta erredaktore izan da eta hainbat irratitan lan egin du. Eleaniztuna.

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono PDF - PDF ikonoa EITBren ondasun higiezinen zerrenda Eguneratze data: 2022/03/01


EITB taldeko ONDASUN HIGIEZINEN ZERRENDA

1.- Bizkaiko egoitza, Bilboko Basurtuko Kaputxinuak 2an kokatua.
JABETZA: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOA. 2008.11.11KO ERRESOLUZIO BIDEZ EUSKAL IRRATI TELEBISTARI (EITB) ESLEITUA MUGARIK GABE. Azalera: 29.568 metro karratu.

2.- Gipuzkoako egoitza, Donostiako Miramon pasealekuko 172 zenbakian kokatua.
JABETZA: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA 1998.12.29KO ETA 2004.10.05EKO SESIOETAN KONTSEILUAK EMANDAKO AZALERAESKUBIDEA. MUGA: 70 URTE. Azalera: eraikigarritasun guztiarekiko 20.000 metro karratuko azalera-eskubidea.

3.- Arabako egoitza, Gasteizko Domingo Martinez de Aragon 5-7an (behea) kokatua eta lau (4) aparkaleku-partzela eta 46. aparkalekupartzela, biltegia eta guzti, Domingo Martínez de Aragon, 9an, eta lonja/lokala, Domingo Martínez de Aragón, 1ean.
JABETZA: EITB MEDIA, SAU Azalera: 998 metro karratu eta lau (4) aparkaleku-partzela. 46. aparkaleku-plaza, biltegia eta guzti: Lonja/lokala Domingo Martínez de Aragón, 9an, 74m2koa + Lonja/lokala Domingo Martínez de Aragón, 1ean, 28m2koa.

4.- Nafarroako egoitza, Iruñeko Tomas Caballero kaleko 2an kokatua eta bost (5) aparkaleku-partzela eta bulegorako lokala, Taxoaren kaleko 6an, eta Blas de la Serna kaleko 1ean, eta bi (2) aparkaleku-plaza.
JABETZA: EITB MEDIA, SAU Azalera: 337,90 metro karratu eta bost (5) aparkaleku-partzela. Bulegorako lokala, Taxoare kalea, 6an, eta Blas de la Serna kalea, 1ean, 122m2koa + 2 aparkaleku plaza.

Icono enlace - Esteka ikonoa Kargu publikodunen ondasun eta jardueren adierazpenak Icono ojo - Begi baten ikonoa Icono enlace - Esteka ikonoa Zuzendarien kalteordainak Icono ojo - Begi baten ikonoa Icono enlace - Esteka ikonoa Enplegatu publikoen eta goi-kargudunen bateragarritasunari buruzko ebazpenak Icono ojo - Begi baten ikonoa Icono enlace - Esteka ikonoa Goi-kargudunen ordainsariak Icono descargar - Jeitsi ikonoa Icono PDF - PDF ikonoa Tratamendu-jardueren erregistroa Icono ojo - Begi baten ikonoa