Izendapen libreko lanpostuetarako hautaketa prozesuetatik eratorritako eskaintzak eta lan-poltsarik ez egotearen ondoriozko lan-eskaintzak.
ETB – OPERADOREA
Ekipoen operazioaren arduraduna, nagusiki bere laneko eremuari esleitutako irudiak eta soinua grabatzen/erreproduzitzen ditu.
Funtzioak
- Grabaketa-ekipoak, irudi- eta soinu-erreproduzitzaileak eta horiei loturiko ekipo periferiko eta laguntzaileak behar bezala erabiltzeaz arduratuko da, bai eta ekipo bakoitzean beharrezko doikuntza operatiboak egin eta esleitzen dizkioten ekipoen egoera zaintzeaz arduratuko ere, edota horiek kontserbatzeaz, ekoizpenetan ahalik eta emaitza onena lortzeari begira.
- Halaber, errealizadorearen edo haren ordezkariaren jarraibideak jasoko ditu programaren errealizazioaren inguruan; bestela, programaren arduradunaren jarraibideak jaso ditzake.
- Bere arloko 1. mailako operadorearen jarraibideak ere jaso ahalko ditu, erabileraren inguruan.
- Bere arloko ekipoen erabiltzaileei lagunduko die, eta aholku teknikoa eman (programakoak, audio- eta bideo-operadoreak eta abar). Halaber, jarraibideak eman ahalko dizkie.
- Ekoizpeneko ingeniariari lagunduko dio edozein lan edo txosten tekniko egiten; horretarako, ematen dizkion agiri edo txosten guztiak bete beharko ditu, eta ezarritako bideak erabili.
- Ekipoen funtzionamenduan hautematen duen edozein anomaliaren berri emango dio ekoizpeneko ingeniariari (edo 1. mailako operadoreari).
- Edizio-lanetara atxikitako operadorea programatik datorren materiala erreproduzitzeaz edo emateaz arduratu ahalko da, dagokion arloari atxikitako denboran.
- Beharrezkoa bada, audio- eta bideo-operadorearen berezko eginkizunak bete ahalko ditu.
Titulazioa
- Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko goi mailako teknikaria
- Ikuskizunetarako eta Ikus-Entzunezkoetarako Soinuko Goi-Mailako Teknikaria
- Irudia argiztatzeko, Hartzeko eta Tratatzeko Goi-Mailako Teknikaria
- Telekomunikazio- eta Informatika-Sistemetako Goi-Mailako Teknikaria
Baldintzak
- Euskera: B2
- Gidabaimena: B
Kontratu mota: ORDEZKAPEN KONTRATUA
Plazak: 1
Lantokia: MIRAMON
Soldata: 42.784,42 € gordin/urteko
ETB – EMISIO ARDURADUNA
Profesional honek aldez aurretik ezarritako programazioa prestatu eta antolatzen du, moldaketa posibleak kontrolatu eta egiten ditu, emisioaren jarraitutasuna eta ordutegiak bermatuta eta beharrezko txostenak eginda.
Funtzioak
- Behar besteko aurrerapenaz moldatzea aurreikusitako emisioa.
- Prentsari programazioaren inguruko informazioa ematea beste komunikabide batzuetara zabal dezaten.
- Programazioa astebeteko aurrerapenarekin berrikustea, programa, artxibo eta produkzioko arduradunei emisioaren berri emanez.
- Departamentu guztiekin harremanetan egotea emisioan parte hartzeko. Horretarako, bere ardura diren datuen berri emango die eta haiengandik jasoko ditu programaren zirriborroa egiteko beharrezko materiala eta informazioa. Lan horretan, emititzeko falta den edozer material eskatuko dute eta haren jarraipena egingo dute, programen arduradunen eta/edo produktoreen erantzukizunaren kalterik gabe.
- Programaren fitxa jasotzea eta sistematikoki erregistratzea.
- Emankizunen jarraipena: emankizun bat badago, aurretiazko plan bat egingo da eta horrek programazioan eragin ditzakeen aldaketak egingo dira.
- Egun batzuetako aurrerapenarekin prestatzea programazioaren ordutegi zehatza.
- Harremanetan egotea ETBko emisioaren sustapenaren arduradunarekin.
- Eguneko emisioen zirriborroa egitea eta parte-hartzaileei entregatzea.
- Akats edo hutsune posibleak aurreikustea eta programa alternatiboak prestatzea.
- Emisio-zinten jarraipena egitea emisioa eman arte eta ondoren artxibora itzultzea.
- Emisioaren, jarraitutasunaren eta ordutegiaren gaineko ardura, baita eman beharreko kapituluak egokiak direla bermatzekoa ere.
- Zuzeneko programen eta emankizunen jarraipena.
- Programak eman ahala doitzea eta aldaketak sartzea ezustekoak daudenean.
- Emisio-protokoloa idaztea, emisioaren intzidentzien berri emanez.
- Protokoloa aztertzea eta egunero artxibatzea.
- Emititutako zintak erregistratzea.
- Estatistikak egitea (egunekoak, astekoak, hilekoak eta urtekoak).
- Minutuen eguneroko banaketa eta protokoloa egitea.
- Txandaka eta departamentuko arduradunaren aginduz, emisioaren arduradun batek emisioaren koordinatzailearen lanak egingo ditu, hots, departamentuko arduradunen eta emisioaren arduradunen arteko lotura-lanak egingo ditu. Koordinatzailearen egitekoa da eguneko programazioa egin, prestatu eta aurreikustea departamentuko arduradunak emandako irizpideen arabera eta hark eskuordetzen dizkion funtzioak bere eginez.
Titulazioa
- Administrazio eta Finantzetako Goi-Mailako Teknikaria
- Ikus-entzunezko Produkzioko eta Ikuskizunetako Goi-Mailako Teknikaria
- Zuzendaritzari laguntza emateko goi-mailako teknikaria
- Baliokidea
Baldintzak
- Euskera: B2
- Gidabaimena: B
Kontratu mota: 100% Ekoizpenaren aurreikusgarri eta noizbehinkako ziozko iraupen mugatuko kontratua (90 egun)
Plazak: 1
Lantokia: BILBO
Soldata: 44.495,78 € gordin/urteko