Orrialdea entzun

Enplegu deialdi publikoa

EITB-ren lan poltsa

Deialdi publikoak

Icono enlace

Azken berriak

2025/06/12

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono noticia - Berrien ikonoa PROBA TEORIKO-PRAKTIKOETARAKO DEIALDIKO HAUTAGAI-ZERRENDETARAKO OINARRIZKO ARAUAK

Prozesuetan onartutako hautagaiei gogorarazten zaie proba teoriko-praktikoak 2025eko ekainaren 18an egingo direla, EITBren Bilboko egoitzan.

Onartutako hautagaiek kontuan hartzeko oinarrizko arauak:

  1. Ez da deialdirik aldatuko. Pertsona bakoitzak 2025eko ekainaren 10ean argitaratutako zerrendan adierazitako egunean eta orduan joan behar du probara.

  2. Ezinbestekoa izango da Nortasun Agiri Nazionala aurkeztea, akreditatu eta proba egin ahal izateko. Gidabaimenarekin eta/edo pasaportearekin batera, hori da egiaztatzeko balio duen agiri bakarra.

  3. Akreditaziorako adierazitako edozein agiri ofizialek indarrean egon beharko du edo berritzeko hitzordua izan beharko du, eta hori egiaztagiritzat hartuko da.

  4. Proba egiteko akreditazioa EITBren web korporatiboan argitaratutako deialdian adierazitako orduan hasiko da eta 15 minutu iraungo du. Atea itxita, inor ezin izango da aretora sartu.

  5. Proba teoriko-praktikoak 60 minutu iraungo du gehienez. Behin proba hasita, ezin izango da aretotik irten.

  6. Hautagairen batek proba adierazitako denbora baino lehen amaitzen badu, eskua altxatu behar du, erakundeko arduradun batek bere erantzun-orria eta galdera-sorta jaso ditzan.

  7. Proban zehar, ezin izango da gailu elektronikorik edo Interneterako konexiorik erabili (telefono mugikorrak, erloju adimendunak, etab.). Gailu guztiek deskonektatuta egon behar dute, eta erabat debekatuta dago erabiltzea. Bestela, azterketa bertan behera utziko zaio eta erantzun-orria eta galdera-sorta jasoko zaizkio.

  8. Proban, ezin da laguntza-materialik erabili.

  9. Erantzun-orrian (eredua ikusi) markatutako erantzunak bakarrik kalifikatuko dira.

  10. Makina irakurleak proba teoriko-praktikoaren erantzun-orria irakurri ahal izateko, ezinbestekoa da hautagaiak boligrafo urdin edo beltz bat ekartzea. Jarraibide horri jaramonik egiten ez bazaio, hautagaiaren erantzukizuna baino ez da izango, eta ez dago gerora erreklamaziorik egiterik.

2025/06/10

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono noticia - Berrien ikonoa 07 Kontrol eta Soinu Teknikariaren prozesuan onartuen behin-behineko zerrenda berria

Ebaluazio Epaimahaiak BALIOGABETU EGITEN DU 07-Kontrol eta Soinu teknikaria prozesuan 2025.05.29an argitaraturako onartutakoen behin-behineko zerrenda, eta onartutako hautagaien behin-behineko zerrenda BERRIA argitaratzen du.

Baliogabetze horren ondorioz, prozesuak atzera egiten du berriz ere onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratzen den unera arte, eta, beraz, indarrik gabe geratzen dira hautagaitzek maiatzaren 30etik ekainaren 2ra arte bidalitako zuzenketak, eta zuzentzeko 3 eguneko beste epe berri bat irekitzen da, 2025.06.10etik, 13:00etan, eta 2025.06.13ra, 13:00etan.

Ildo horretan, hautagaiei gogorarazten zaie ondoriorik gabe geratuko direla adierazitako epe berritik kanpo bidalitako zuzenketak.

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono noticia - Berrien ikonoa PROBA TEORIKO PRAKTIKOETARAKO DEIALDIA

Jakinarazten dizuegu argitaratu direla prozesu hauetan onartutako hautagaitzen egutegia eta proba teoriko-praktikoetarako behin betiko deialdia:

  1. ESPEZIALITATEKO TEKNIKARIA ARLO JURIDIKOAN MERKATARITZA KONTRATAZIOAN
  2. ESPEZIALITATEKO TEKNIKARIA ARLO JURIDIKO LABORALEAN
  3. ESPEZIALITATEKO TEKNIKARIA HAUTAKETA, PRESTAKUNTZA ETA GARAPENEAN
  4. ESPEZIALITATEKO TEKNIKARIA KONTROL ETA DATUEN ANALISIAN
  5. ESPEZIALITATEKO TEKNIKARIA ARLO JURIDIKOAN KONTRATAZIO PUBLIKOAN
  6. SAREETAKO LAGUNTZAILEA*

Akreditzaioak eta probak EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan egingo dira.

Kodea eta kategoria Taldea Data Ordua
01_TCO_ESP_JURID_MERCAN 01 - A 2025/06/18 9:30
02_TCO_ESP_JURID_LAB 02 - A 2025/06/18 12:00
03_TCO_ESP_SEL_FOR_DES 03 - A 2025/06/18 9:30
04_TCO_ESP_CONT_ANAL_DAT 04 - A 2025/06/18 9:30
05_TCO_ESP_JURID _CONT_PUBL 05 - A 2025/06/18 15:00

Ondoren, prozesu bakoitzaren deialdiaren zerrenda argitaratzen da. Deialdi hau bakarra da, beraz, hautagai bakoitzak taulan adierazitako taldean bakarrik egin ahal izango du proba.

2025/06/09

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono noticia - Berrien ikonoa EITBren 2024ko ENPLEGU DEIALDI PUBLIKOA: ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Epaimahai ebaluatzaileek ebazpena eman ondoren, 2024ko Enplegu Deialdi Publikoetan onartutakoen behin betiko zerrendak argitaratzen dira, prozesu hauei dagozkienak:

  1. ESPEZIALITATEKO TEKNIKARIA ARLO JURIDIKOAN MERKATARITZA KONTRATAZIOAN
  2. ESPEZIALITATEKO TEKNIKARIA ARLO JURIDIKO LABORALEAN
  3. ESPEZIALITATEKO TEKNIKARIA HAUTAKETA, PRESTAKUNTZA ETA GARAPENEAN
  4. ESPEZIALITATEKO TEKNIKARIA KONTROL ETA DATUEN ANALISIAN
  5. ESPEZIALITATEKO TEKNIKARIA ARLO JURIDIKOAN KONTRATAZIO PUBLIKOAN
  6. SAREETAKO LAGUNTZAILEA*

Hautaketa-prozesuak aurrera jarraitzen du prozesuetan onartu diren hautagaientzako. Gogoratzen dugu informazio garrantzitsu guztia eta EDPei buruzko berriak webgunean bakarrik argitaratuko direla eta, beraz, hautagaien erantzukizuna dela argitaratutako albisteen jarraipena egitea.

2025/05/29

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono noticia - Berrien ikonoa ONARTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK ETA BALDINTZAK ZUZENTZEKO EPEA

Argitaratu dira EITB Taldearen 2024ko Enplegu Deialdi Publikoaren lehen faseko prozesuetan onartutakoen behin-behineko zerrendak.

Epaimahai Ebaluatzaileak, kasu bakoitzean eskatutako zuzenketak egiteko 3 eguneko epea irekiko du.

EITBren webgunea izango da zuzenketak egiteko bide bakarra, eta maiatzaren 30eko 13:00etatik ekainaren 2ko 12:59ra egongo da gaituta. Ez dira kontuan hartuko adierazitakoa ez den beste bide batetik jasotako zuzenketak.

Zuzenketei buruzko kontsultak bidaltzeko epea ekainaren 2ko 10:00ak baino lehen bidali beharko da eitbdeialdiak@eitb.eus postontzira. Kontsultak erantzuteko, ezinbestekoa izango da mezuan, hautagaiaren Nortasun Agiria eta Prozesuaren kodea adieraztea.

Jarraian, Epaimahai Ebaluatzaileak agindu ditzakeen zuzenketa motak eta horiek zuzentzeko behar den dokumentazioa adierazten dira:

Zer zuzendu Nola zuzendu
1 Zuzenketa: Nortasun-agiria osatu gabe. Nortasun-agiria bi aldeetatik bidalita.
2 Zuzenketa: Nortasun-agiria iraungita. Nortasun-agiria berria bi aldeetatik edo berrizteko hitzordua bidalita.
3 Zuzenketa: Nortasun agiri irakurtezina. Nortasun-agiria bi aldeetatik eta irakurgai bidalita.
4 Zuzenketa: Ez du nortasun-agiririk aurkeztu. Nortasun-agiria bi aldeetatik bidalita.
5 Zuzenketa: Gidabaimena osatu gabe. Gidabaimena bi aldeetatik bidalita.
6 Zuzenketa: Iraungitako gidabaimena. Gidabaimena berria bi aldeetatik edo berrizteko hitzordua bidalita.
7 Zuzenketa: Gidabaimen irakurtezina. Gidabaimena bi aldeetatik eta irakurgai bidalita.
8 Zuzenketa: Ez du gidabaimenik aurkeztu. Gidabaimena bi aldeetatik bidalita.
9 Zuzenketa: Aurkeztutako titulu akademikoaren egiaztapen osatugabea. Oinarrietan adierazitako titulazioa irakurgai bidalita edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduak izatea ziurtatzen duen dokumentua bidalita.

Atzerriko tituluen kasuan, itzulita eta homologatuta aurkeztu behar dira.
10 Zuzenketa: Ez du tituluaren akreditaziorik aurkeztu. Oinarrietan adierazitako titulazioa edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduak izatea ziurtatzen duen dokumentua bidalita.
11 Zuzenketa: Ez du titulazio-baldintza betetzen: ez du eskatutako titulaziorik aurkezten.

* Zuzenketaren arrazoia, eskatutako titulazioa aurkeztu ez izana, edo prozesuaren oinarrietan eskatutako titulazio maila baino goragoko edo beheragoko titulazioa aurkeztu izana da.
Oinarrietan adierazitako titulazioa bidalita edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduak izatea ziurtatzen duen dokumentua bidalita.
14 Zuzenketa: Ez du oinarrietan eskatzen den euskararen hizkuntza-egiaztagiririk aurkezten Eskatutako euskararen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen duen dokumentuaren kopia bat eranstea.
15 Ez du oinarrietan eskatzen den ingelesaren hizkuntza-egiaztagiririk aurkezten Eskatutako ingelesaren hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen duen dokumentuaren kopia bat eranstea.

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono noticia - Berrien ikonoa GUTXI GORA BEHERAKO EGUTEGIA

Enplegu Deialdi Publiko irekiei dagozkien hautaketa-prozesuen gutxi gorabeherako egutegia argitaratzen da.

Icono PDF - PDF ikonoa Behin behineko egutegia Icono ojo - Begi baten ikonoa

GARRANTZITSUA: Egutegia gutxi gorabeherakoa da eta, beraz, aldaketak izan ditzake. Prozesuari buruzko informazio guztia webgune honetan jakinaraziko da. Hautagai bakoitzaren ardura da argitalpenak maiz kontsultatzea.

2025/05/27

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono noticia - Berrien ikonoa ONARTUEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDA ARGITARATZEA

Maiatzak 29an, osteguna, Enplegu deialdi publikoa webgunean, EITB Taldearen 2024ko Enplegu Deialdi Publikoaren lehen faseko prozesuetan onartutakoen behin-behineko zerrendak argitaratuko direla jakinarazten da.

Hautaketa-prozesu bakoitza arautzen duten oinarrietan ezartzen den bezala, Epaimahai Ebaluatzaileak 3 eguneko epea irekiko du kasu bakoitzean eskatutako zuzenketak egiteko.

Prozesu bakoitzak botoi bat izango du zuzenketak egiteko, baita "Nire inskripzioak ikusi" ataletik sartuz gero ere, zuzenketak egiteko aukera izango da.

Hautagaiak Epaimahai Ebaluatzaileak eskatutako zuzenketak egin ahal izango ditu, zuzenketan eskatutako dokumentazioa gehituz edo ordezkatuz. Aldaketa erregistratuta gera dadin, "Bidali zuzenketa" botoia sakatu beharko da.

EITBren webgunea izango da zuzenketak egiteko bide bakarra, eta maiatzaren 30eko 13:00etatik ekainaren 2ko 12:59ra egongo da gaituta. Ez dira kontuan hartuko adierazitakoa ez den beste bide batetik jasotako zuzenketak.

Jarraian, Epaimahai Ebaluatzaileak agindu ditzakeen zuzenketa motak eta horiek zuzentzeko behar den dokumentazioa adierazten dira:

Zer zuzendu Nola zuzendu
1 Zuzenketa: Nortasun-agiria osatu gabe. Nortasun-agiria bi aldeetatik bidalita.
2 Zuzenketa: Nortasun-agiria iraungita. Nortasun-agiria berria bi aldeetatik edo berrizteko hitzordua bidalita.
3 Zuzenketa: Nortasun agiri irakurtezina. Nortasun-agiria bi aldeetatik eta irakurgai bidalita.
4 Zuzenketa: Ez du nortasun-agiririk aurkeztu. Nortasun-agiria bi aldeetatik bidalita.
5 Zuzenketa: Gidabaimena osatu gabe. Gidabaimena bi aldeetatik bidalita.
6 Zuzenketa: Iraungitako gidabaimena. Gidabaimena berria bi aldeetatik edo berrizteko hitzordua bidalita.
7 Zuzenketa: Gidabaimen irakurtezina. Gidabaimena bi aldeetatik eta irakurgai bidalita.
8 Zuzenketa: Ez du gidabaimenik aurkeztu. Gidabaimena bi aldeetatik bidalita.
9 Zuzenketa: Aurkeztutako titulu akademikoaren egiaztapen osatugabea. Oinarrietan adierazitako titulazioa irakurgai bidalita edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduak izatea ziurtatzen duen dokumentua bidalita.

Atzerriko tituluen kasuan, itzulita eta homologatuta aurkeztu behar dira.
10 Zuzenketa: Ez du tituluaren akreditaziorik aurkeztu. Oinarrietan adierazitako titulazioa edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduak izatea ziurtatzen duen dokumentua bidalita.
11 Zuzenketa: Ez du titulazio-baldintza betetzen: ez du eskatutako titulaziorik aurkezten.

* Zuzenketaren arrazoia, eskatutako titulazioa aurkeztu ez izana, edo prozesuaren oinarrietan eskatutako titulazio maila baino goragoko edo beheragoko titulazioa aurkeztu izana da.
Oinarrietan adierazitako titulazioa bidalita edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduak izatea ziurtatzen duen dokumentua bidalita.
14 Zuzenketa: Ez du oinarrietan eskatzen den euskararen hizkuntza-egiaztagiririk aurkezten Eskatutako euskararen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen duen dokumentuaren kopia bat eranstea.
15 Ez du oinarrietan eskatzen den ingelesaren hizkuntza-egiaztagiririk aurkezten Eskatutako ingelesaren hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen duen dokumentuaren kopia bat eranstea.

2025/05/26

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono noticia - Berrien ikonoa NIRE INSKRIPZIOAK IKUSI

2025eko apirilean argitaratutako 2024ko EDPetan parte hartzeko izena emateko epea amaituta, jakinarazten dizugu, bidalitako inskripzioak kontsultatzeko sarbide zuzena jarri dela webgunean.

"Nire inskripzioak ikusi" botoiaren bidez, erabiltzaileak bidalitako inskripzioak kontsultatu ahal izango ditu, baita haietan jasotako informazio edo dokumentazio guztia ere.


Kontsulta egiteko, "Nire inskripzioak ikusi" botoia sakatu ondoren, sistemak webgunean erabili den erabiltzailea eta pasahitza eskatuko ditu, eta erabiltzaile horrek bidalitako inskripzioei buruzko informazioa erakutsiko da.

Ezin izango da bidalitako informazio edo dokumenturik gehitu, ezabatu edo aldatu.

Onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak aste honetan argitaratuko dira webgunean. Ondoren, Epaimahai Ebaluatzaileak 3 eguneko epea irekiko du onarpen-prozesuari buruzko zuzenketaren bat egitea eskatzen zaien hautagaientzat bakarrik.

Informazio guztia webgunean argitaratuko da. Beraz, interesdunaren erantzukizuna da webgunea maiz kontsultatzea.

2025/05/20

2025/05/08

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono noticia - Berrien ikonoa GUTXI GORA BEHERAKO EGUTEGIA

Enplegu Deialdi Publiko irekiei dagozkien hautaketa-prozesuen gutxi gorabeherako egutegia argitaratzen da.

GARRANTZITSUA: Egutegia gutxi gorabeherakoa da eta, beraz, aldaketak izan ditzake. Prozesuari buruzko informazio guztia webgune honetan jakinaraziko da. Hautagai bakoitzaren ardura da argitalpenak maiz kontsultatzea.

2025/05/08

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono noticia - Berrien ikonoa PROBA TEORIKO-PRAKTIKOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Lanpostuak betetzeko probak Ebaluazio Epaimahaiak zehaztu eta epaituko ditu, eta nahitaezkoak izango dira.

Ebaluazio Epaimahaiak pertsona fisiko edo juridiko espezializatuei agin diezaieke probak diseinatu, kudeatu eta ebaluatzea.

Proba azterketa teoriko praktiko batean datza, test motakoa, eta lanpostuaren deskribapenari eta oinarri hauetako 2.3 atalean deskribatutako funtzio edo zeregin orokorrei buruzko ezagutza espezifikoak ebaluatuko dira.

Proba Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan egongo da eskuragarri, eta hautagaiak azterketa egiteko unean erabaki ahal izango du proba zein hizkuntzatan egin nahi duen.

Gehienez ere 60 puntu lor daitezke atal honetan. Proba gaindituko dute gutxienez 30 puntu lortu dituzten hautagaiek.

Probak 25 galdera izango ditu, eta 2,4 puntuko balioa izango du galdera bakoitzeko. Zuzen erantzundako galdera bakoitza positiboan baloratuko da. Erantzun gabeko, oker erantzundako edo, hala badagokio, baliogabetutako galderak ez du baloraziorik izango. Tribunal ebaluatzaileak galderaren bat baliogabetzen badu, erreserbako lehenengo galderarekin ordeztuko da (erreserbako 7 galdera egongo dira).

2025/05/05

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono noticia - Berrien ikonoa Oinarrien zuzenketa

Jakinarazten da, 2025ko maiatzaren 5ean, zuzenketa bat egin dela hurrengo prozesuko oinarrietan:

07_KONT_SOIN_TEK

Egindako zuzenketa, "2.6.1 MEREZIMENDU PROFESIONALAK" atalari dagokio eta urdinez adierazi da. 2025eko apirilaren 11an argitaratutako oinarriak baliorik gabe gelditzen dira.

2025/04/30

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono noticia - Berrien ikonoa Izena emateko epea luzatu da

Apirilaren 28an itzalaldia dela eta, izena emateko epea egun bat luzatu da. Ondorioz, prozesu guztietan izena emateko epea 2025ko apirilaren 28an hasiko da, 13:00etan, eta 2025ko maiatzaren 14an amaitu, 13:00etan.

2025/04/11

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono noticia - Berrien ikonoa MEREZIMENDU PROFESIONALEN ZIURTAGIRIEN ESKAERA (ESPERIENTZIA)

ziurtagiriak@eitb.eus helbide elektronikoa gaitu da hautagaiek EITB Taldean zerbitzuak ematearen ziurtagiriak eskatu ahal izan ditzaten, merezimendu profesionalak egiaztatze aldera.

Eskaera adierazitako helbidera zuzendu beharko da, eta haren bidez kudeatuko da eskaerak jasotzea eta ziurtagiriak ematea, eta hautagaiak eskaera egiteko erabili duen helbide elektronikora bidaliko da.

Izangaiak informazio hau eman beharko du dagokion ziurtagiriaren eskaera egiten duenean: Izen-abizenak eta NANa (zenbakiak adierazita eta letra jarraituta).

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa Icono noticia - Berrien ikonoa IZENA EMATEKO EPEA

Eskaerak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 28an hasiko da, 13:00etan, eta 2025eko maiatzaren 13an amaituko da, 13:00etan, biak barne.