Azken berriak
2026/05/25
Berria
LAN-POLTSEN TRESNA BERRIARI BURUZKO INFORMAZIO EGUNERATUA
EITB Mediaren lan-poltsak kudeatzeko tresna berria abian jartzear dagoela, edozein lan-poltsetako hautagaiei jakinarazi zaie berariaz astebeteko epea jarriko dela behar duten informazio pertsonala eta dokumentazioa eman dezaten eta aldi baterako lan-eskaintza bat jaso ahal izateko, lan-poltsaren araudi berriaren arabera.
Alde horretatik, jakinarazpena egin zaie sisteman jasota dauden datu pertsonalak eta dokumentazioa egiazta dezaten, zaharkituta edo iraungita dagoena egunera dezaten eta falta zaien dokumentazioa osatu dezaten.
Zehazki, honako hau da sisteman eguneratuta egon behar duen informazio pertsonala: izena, abizenak, helbidea eta harremanetarako datuak. Horrez gain, sisteman nahitaez behar bezala sartu behar diren dokumentuak honako hauek dira: NANa eta gidabaimena (bi kasuetan iraungitze-datari buruzko laukia betez), titulazio akademikoa eta dagozkion hizkuntza-egiaztagiriak (maila berariaz adieraziz), bai eta kategoria profesionalerako ezarritako betekizunak egiaztatzen dituen beste edozein dokumentazio ere.
Tresna berrira sartzeko, EITB enplegua erabiliko da. Bertan, "LAN-POLTSA" izeneko atal espezifiko bat egongo da ikusgai 2026ko maiatzaren 27ko (asteazkena) 09:00etatik aurrera. Hautagaiek NANa eta pasahitza sartu beharko dute aplikazioan sartu ahal izateko eta pasahitza gogoratzen ez dutenek edota pasahitzik ez dutenek "Pasahitza berrasieratu" aukera erabili beharko dute.
Izapide honen garrantzia dela eta, araudia indarrean jarri aurretik, berariaz jartzen da epe bat hautagaitza guztiek informazio guztia sartu ahal dezaten: 2026ko maiatzaren 27ko (asteazkena) 09:00etatik 2026ko ekainaren 2ko (asteartea) 23:59ra.
Berariaz jarritako epe horren ondoren, hautagaitzek haien profilera sartzen jarraitu ahal izango dute, dagozkion datuak eta dokumentazioa eguneratzeko eta gehitzeko. Hala ere, gogoratu zaie ezinbesteko baldintza dela lan-poltsan benetan parte hartzeko eta enplegu-eskaintzak jaso ahal izateko adierazitako datuak eta dokumentuak eguneratuta eta indarrean izatea. Hautagaitzak behar bezala eguneratuta ez badituzte eta eskatutako indarreko dokumentuak txertatuta ez badituzte, ez dute lan-eskaintzarik jasoko.
Adierazitako epea igaro ondoren, hautagaitza guztiek aurkeztutako datuak eta dokumentazioa berrikusi eta egiaztatuko dira, zuzena dela, indarrean dagoela eta araudiarekin bat datorrela egiaztatzeko.
Laster, adierazitako epea igaro ondoren eta hautagaiek aurkeztutako datuak eta dokumentazioa aztertu ondoren, lan-poltsen araudi eta tresna berria indarrean jartzeko benetako data jakinaraziko zaie.