2025/03/13
"Narrazio formatu berritzaile bati esker, entzulea ozeanoen soinu munduan murgiltzeko gaitasuna" azpimarratu du epaimahaiak. Inko Martin eta Maider Uriarteren lana hizkuntza koofizialen atalean ere hautagaien artean zegoen. Sari banaketa uztailaren 9an izango da.
Asteazken honetan, martxoak 12, eman dira jakitera 2025eko Podcasten Ondas Sari Globaletako irabazleak, eta EITBren GUAU audio plataforma berrian entzungai dugun "Mare" lanak eskuratu du podcast esperimental onenaren saria. Zehazki, "narrazio formatu berritzaile bati esker, entzulea ozeanoen soinu munduan murgiltzeko gaitasuna" azpimarratu du epaimahaiak. Inko Martin eta Maider Uriarteren lana da "Mare", eta hizkuntza koofizialen atalean ere hautagaien artean zegoen. Dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen ditu eta ingurumenaren kontzientzia eta dibulgazio zientifiko ozeanikoa sustatzea du helburu, itsasoarekin zerikusia duten pertsona eta espezieak ezagutaraziz gizarteari. Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du.
Asteazken honetan eman dute 2025eko podcast irabazleen berri, eta izendatuen artean EITBren "Holobiontea" soinu-fikzioa ere bazegoen, soinu diseinu onenaren sarirako. Gaur bertan estreinatu da GUAU plataforman "Holobionte II" gaztelaniazko bigarren denboraldia.
Sari banaketa uztailaren 9an izango da, Madrilen.