2024/10/03
Unai Iparragirre ETBko zuzendariaren eskutik jaso dituzte sariak Itziar Atienzak eta Gorka Otxoak, Euskal Aktoreen Batasunak gure ikus-entzunezko taldearen babesarekin Bilbon egindako galan.
Itziar Atienza Emakumezko Aktore Onenaren Sariarekin nabarmendu dute "Entrevias" telesailean egindako lanagatik, eta Gorka Otxoa Gizonezko Aktore Onenaren Sariarekin "Machos Alfa" telesaila dela medio. Gainera, PRIMERAN plataforman ikusgai dagoen "Itxaso" telesailean parte hartzen duen Sambou Diabyri Telebistako Errebelazio Saria eman diote.
Bi urtez behin egiten den topaketa honetan antzerki, telebista eta zinemako interpretazio lanik onenak saritzen dira. EITBk streaming bidez eman zuen asteazkeneko gala, eta dagoeneko ikusgai dago EITB Nahieran atarian.