Programetarako ekoiztetxeen ataria

Compliance

EITB Taldearen Arauen Betepen Planak gure taldean lan egiten duten pertsona guztiek izan beharreko jokabide etikoa du oinarrian. Portaera-irizpideak zehazten ditu, besteak beste, arlo hauetan: zuzentasun finantzarioa, langileekiko harremanak, interes-gatazkak, isilpeko informazioa, opariak eta bestelako mesedeak.

Kudeaketa-sistema hau 2019ko abenduan sartu zen indarrean. Kode etikoa ezagutu eta betetzen dela bermatzea du helburu, enpresa-jardueraren esparruan jokabide okerrei bide emanez eta halakorik ez gertatzeko prebentzio-sistema garatuz.

Alde batetik, jardunbide okerren salaketak kudeatzeko sistema bat dago, salaketok ikertu eta, hala dagokienean, hartu beharreko neurriak hartzeko. Bestetik, plana berrikusi eta eguneratzeko konpromisoa dago, EITB Taldearen egoerara egokituta egon dadin eta bere eraginkortsasuna bermatzeko.

2023an, Arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen otsailaren 20ko 2/2023 Legea onartu zen, eta Eusko Jaurlaritzak Barneko Informazio-Sistema (BIS) martxan jarri zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko barneko informazio-sistema. Sistema berriak dagoeneko ezarrita dagoena osatzen eta indartzen du.

Komunikazio kanalak

Hortaz, arauak ez betetzea dakarten ekintzen edo ez-egiteen berri edo susmo oinarriduna duen edonork honako bide hauek erabili beharko ditu:

  • Aipatutako 2/2023 Legearen aplikazio-eremuaren barruan egon daitezkeen arau-hausteen kasuan, hau da, arau-hauste penal, administratibo larri edo oso larrien edo Europar Batasuneko zuzenbidearen barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko barneko informazio-sistema (BIS) erabiliko da.

  • Iruzurrari, ustelkeriari edo Europako funtsei eragiten dien legez kanpoko beste edozein jarduerari buruzko informazioak badira, SNCAren kanpoko kanala dago.

  • Aurreko eremuari ez dagokion edo barneko arau-testuinguruari dagokion beste edozein arau-hauste mota (bereziki, gure Etika eta Jokabide Kodearen ez-betetzeak) Arauak Betetzeko Sistemaren Kontrol Organo Independenteari jakinarazi beharko zaio, salaketak@eitb.eus helbidearen bidez. EITB Taldeak kanal honetan jasotako komunikazioen edukiaren eta tartean dauden pertsonen nortasunaren konfidentzialtasuna bermatuko du, eta beharrezko neurriak hartuko ditu komunikazioen ondorioz fede onez egiten diren ondorio kaltegarriak saihesteko. Komunikazioak anonimoak izan daitezke. Salaketa formalizatzeko, komunikazioa aztertu ahal izateko gutxieneko informazioa dagoela bermatzeko, lehentasunez, Tortolikan (enplegatuaren ataria) eta eitbtaldea.eus-en (Compliance atala) eskuragarri dagoen salaketa-kanalaren formularioa erabiliko da.

Balizko arau-hauste baten berri duen pertsonak zalantzak baditu erabili behar duen salaketa-kanalari buruz, kontsulta bat egin dezake posta elektroniko honen bidez: complianceinfo@eitb.eus.