Audiovisual is digital

ETB ON, telebista plataforma digitala

2025eko abenduaren 16an aurkeztu du EITBk bere telebista plataforma digital berria: ETB ON. Bertan ETB ikusi dezakegu, zuzenean edo eskabidekoan. Aktualitate zein entretenimendu saioak, telesail, film eta dokumentalekin batera, ETBren historiako edukirik onenen aukeraketa topatuko dugu: fikzioak eta saio mitikoak, baita gure historiakoak ere (kultura, dokumentalak, bildumak).

Zuzeneko emanaldiak ETB ONen apustu nagusienetakoak dira: EITBren zuzeneko guztiak ez ezik, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren aktualitate ekitaldien zuzeneko berezienak eskuratzeko aukera dago. Bestalde, asteburuko kirol emankizunen askotariko leihoa topatuko dugu eta, bertan, Euskadiko kirol ez profesional guztiek bere atala izango dute.