2024ko apirilak 26an jaio zen MAKUSI, haur eta gazteei zuzendutako euskarazko ikus-entzunezko edukien eskaintza zabala duen EITBren unibertso digitala. Gailu eta ingurune guztietatik sartu daitekeen doako plataforma honetan, etxeko txikienek modu seguruan biziko dituzte on-line esperientziak. Edukiak adinaren arabera pertsonalizatuta daude, eta bakoitzak sustatzen dituen balioen deskribapen fitxa ere erakusten du. Umeen MAKUSI Klubak, berriz, abantaila ugari eskaintzen ditu: zozketak eta lehiaketak, ikuskizunetarako sarrerak, erabiltzaile-txartel digitala... Bertako kide egitea doakoa da.