Audiovisual is digital

Gaztea unibertsoa

Euskal gazteekin interakzioa sustatzen jarraitzeko asmoz, EITBk Gaztearen webgune berria estreinatu zuen 2024ko azaroan. Gaztearen unibertso anitz eta zabalera garamatzan leihoa da, eta ikus-entzunezko edukiak dira nagusi: albisteak, bideoak, podcastak, musikariak onena, Gazteako irratsaioetako gonbidatuen elkarrizketak, bitxikeriak, sare sozialetan bolo-bolo dabiltzan kontuak... Irratia zuzenean edo nahieran entzuteko aukera ere eskaintzen du.