Audiovisual is digital

ORAIN, albiste-zerbitzu digitala

Ekainaren 18tik, ORAIN EITBren albiste-zerbitzu digitalak espazio berria dauka, Orain.eus. Bertan bat egiten dute EITBren betiko informazio-zerbitzuen zorroztasun eta hurbiltasunak. Webgune berrian gaurkotasunari buruzko albisteak daude, euskaraz eta gaztelaniaz, bideoak, argazkiak, streamingak eta askoz gehiago.

Dagoeneko martxan zegoen Whatsapp bidezko abisu zerbitzuaz gain, appa ere eskaintzen du ORAINek. Bertan, jakinarazpenak aktibatu ahal izango ditu erabiltzaileak mugikorrera edo tabletera. Halaber, eskuragarri dago Instagram, YouTube eta Bluesky-n.