2025eko otsailaren 6an jarri da abian GUAU, EITBren audio unibertso osoa eta euskal komunitatearen audio eta podcast produkzioak jasotzen dituen doako streaming plataforma. Bertan entzun daitezke EITBren sei irrati emisorak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EITB Musika eta Euskal Kantak) zuzenean eta 100 irratsaiotik gora nahieran.
Eskura ditugu, halaber, irrati bisuala, aktualitatea klip laburretan, podcastak eta bideopodcastak, audio-liburuak, zuzeneko emanaldi bereziak eta eduki esklusiboak, hots, GUAU Originalak. Horiek guztiak formatu eta generoetan, gaietan eta baita kontsumitzeko moduetan ere sailkatuta.